Baserria: behorrak, garia eta tabakoa

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:48:00 - 0:49:40 (1' 40'')
Laburpena Garai bateko baserria: lehen behor asko egoten ziren baserrietan. Gogoratzen du garia eta tabakoa ere egiten zirela.

Transkribapena

-A, 'ta biorrak 'e asko izaten zila hemen ez aitta?
-Bai.
-'Ta ze izaten zin itxian banaka 'ta hola 'o biorrak zittuztenak asko zittuzten? 'O nola izaten zen hoi?
-Bueno jenelin baserri bakoitxin igual, den denetan ez biño, iual zortzi-hamar bat bior.
-'Ta biorra, zertako?
-Mendi biorrak!
-Mendi biorra... Biño haragitako itten zin 'o laneko? Geo...
-Geo ez dait ba nik, ez dait nik ordun biorrakin ze itten zuten, txoixutako iual! Biño gaiñekun, oan bezelako zeik ez.
-Biño tiruko 're bai. Baserriyan zeakin 'ta... tirako 're bai.
-A! Tirako 'ta bai! Tirako 're bai.
Tirako 'ta xextutan 'ta, biltzeko 'ta
-Tratore gutxi izango zin hemen...
-Ordun bat 'e ez!
-Noiz hasi zin tratorik eta?
-Tratorik hasiko zin... Nik ez dait ba! El año, korriente korriente, oan dela berrogeita hamar bat urte 'ro! Haundiyak falta e!
Geinez 'e, geruo iual! Akaso baserri fuerti hoitan iual 'zango zin. Biño hemen hola Olaizmin 'ta hoitan, ez 'da oandik berroeita bost bat urte 'ro hola. Baldin baia, gaiñea, berroeita bost!
-Artuaz aparte gariya gotze' al za zu?
-Bai. Tarteka, tarteka toki batzutan itten zen gariya.
-Bai, e?
-'Ta tabakua re bai. Biño toki konta halatan e!
-Gutxi?