Errotak, karobiak

Primary tabs

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-004
Pasartea 0:14:30 - 0:15:30 (1' 00'')
Laburpena Ergoiengo errotak. Karobia Ugaldetxon. Karea zertarako erabiltzen zen.

Transkribapena

-Ordun hemen zin errotatan: Pauko errota.
-Bai.
-Hoixen, ez? 'Ta zokolokua iual...
-Lanin ni akortzen nazela?
-Bai, errotak hemen, Ergoinen zein zin?
-Ergoinen... Txaundoko errota, Pauko errota, Zuluko errota, hoitxek Ergoinguk.
-Zokolon bai al zen? Aittatu al zu?
-Ez.
-'Ta geo harrobiyik eta? Ui... Karobiyik?
-Karobiyak, bazin biño ez zuten ni ez naz akortzen itten zutenik. Karoiyak nun nai dia.
-Ergoindik aparte 're bai?
-Nun nai karoiya. 'Ta... biño... nik itten ez nun izautu.
-Ez zenun izautu?
-Nik karia itten izautu nun Ualdetxoko harrobiyan. Han itten zuten karia.
-'Ta hua zertako ibiltzen zen? Karia?
-Karia izaten zen itxiak zuitzeko, lurrai botzeko, 'ta hola.
-'Ta lurrai zertako botzen zen? Zer zen...
-Indarra izateko.