Urte zaharretako eskea

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-003
Pasartea 0:11:15 - 0:14:22 (3' 07'')
Laburpena Urte zaharretako koplak: gauez eskean. Urte batean, hiru gipuzkoar eta hiru nafar batera. Nor ziren eta zein ibilbide egin zuten.

Transkribapena

-Eta urte zartakua? Hoi noiztikan da...?
-Urte zartan 'de bai. Urte zartan itten genun, hoi urtero. Hoi lau mutikozkor juntatu 'ta benga! Bueltaka beti toki batin. 'Ta batzuk dirua maten zuten 'ta bestik baldeka ura iual bizkarretik beitti bota.
-Ze ordutan abitzen ziñazten?
-E?
-Gabin, ez?
-Gabin, bai. Hamarrak aldin 'o... 'Ta geo goizin seitako meza. Misa de gallo 'ro... Joe...
-Lo in gabe?
-Bate in gabe.
Zean 'e 'billi 'zandu ga hiru gipuzkoano 'ta hiru napar Lesakan, o... hemen Endaraerrekatik ateta Lesakan barrena 're gau oso osua.
-Han al zen bat eroi zela 'ro?
-Bai. 'Ta hil zela beak esan eroita! Soiño 'ta guzi eroi, Domingo presaku hartan 'ta hil zela 'ta...
-'Ta zea... Ze itten zenuten itxetan sartu 'ta jo 'ta 'o...?
-Bai 'ta itxeta sartu 'ta jo 'ta baldin bazen neska bat 'o holakua benga dantzan abaillan haikin. 'Ta gazatiñ erriak 'o mango ziuten pitar mingorri bat, pitar gazi gaziya 'ta handikan mordoska 'at eta dantzan 'billi 'ta gaztain mordoskat jan 'ta martxa beste itxea 'ta segi!
-'Ta aiyin aiyin moyoyo erra harrapatuko zenuten?
-Bai, biño izerdiya atetzen zen ordin. Bueno bakizu ze... Ba hango pitar harrekin mozkortu? Jesus maria... Auskalo zekin iña 'zaten zen hua, maxakanakin 'o...
-'Ta zea... Zer rekorrido in zenuten?
-E?
-Kriston rekorridua in zenuten, hanako Endarakuk 'ta...
-Bai! Endarreka dena...
-Zein zin bestik? Zein ziñazten?
-Hemendik?
-Bai.
-Hemendik Puntxino, Trumoiko Inaxio difuntua 'ta ni, Gipuzkutik. Handik, Alijandro bordakua, eroi zen hua Endarrekako Pedro, eta San Antongo Xanti, Santiyo Lesakan bizi dena. Handik hiru, 'ta gu hemendik beste hiru sei.
-Biño haik nunguk zin, Endarakuk?
-Endarrekakuk, Endarrekakuk bai. Handik ate 'ta Domikon barrena zoku hoi dena kusi 'ta handik Lesaka ailleka sartu. Geo Lesakako ixkiñ hoi dena hartu 'ta handik zean barrena, esto bai... Auzoberri 'ta...
Zeundo fabrikakuk andrian itxiak eta dena, dena jitu 'ta tak euna argitzeko San Antona.
-Ordun dena San Antonen in zenuten?
-Bai 'ta jan 'ta dena han.
-'Ta ez al zenuten Tornolik eta in? Dena Naparrun?
-Ez.... Dena Naparrun, dena naparrun. Ailletzeko itxea 're bakizu ze biajia zen han! Itxe batetik bestea 're!
-Karo... Horregatik batin hartu 'ta zerbaitte zizpatzen baziñazten birian erki!
-Buf... Jesus!
-'Ta geo misa de gallo?
-Geo misa de gallo.
-Endarakuk 'e...? Ez haik ez, ez?
-Ez, han ez.
-Han libre?
-Han libre giñan ordun.
-'Ta holakuk in berko zin ba, parranda in 'ta hurrengo eunin berriz 'e lana 'ta?
Atarikoan noiz: 
Astelehena, Abendua 31, 2018