Eskolak auzoetan eta kalean

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:30:20 - 0:32:39 (2' 19'')
Laburpena Eskola: ordutegia, non, zenbat ikasle. Oiartzungo beste eskolak non zeuden. Kalekoak zein ziren. Errezuak eta 'cara al sol'. Bandera jarria egoten zen.

Transkribapena

-'Ta eskolan ze izaten zen oan bezela goiz 'ta arratsalde 'ta asteko eunetan 'o... 'O hoi gotze'al za ze orduteiya zen 'o?
-Bai, goizin betzitan sartu 'ta ez dait hamabitan atetzen giñan 'o orduatin. 'Ta geo berriz arrasaldin orduitan sartu 'ta lautan 'o...
-'Ta bazkaldu bertan 'ta ez?
-Bai zea! Itxian!
-Itxian? 'Ta zea... Ayerdia jon ziñan zu?
-Ayerdira.
-'Ta han bizi al zen maistra?
-Goiyan.
-Goiyan? 'Ta zembat haur? Juntatuko ziñazten mordoskat.
-Ui! Barriyo guzikuk! Hasi Isatse 'ta... zea... dena. Plemunta 'ta... dena. 'Ta hortik honeakuk 'ta Buenabixtatik honeakuk 'ta ailleka hoi dena. Auskalo zembat mutikozkor 'a neskakozkor.
-Miño eskola 're asko zin len, ez?
-Hua... Ergoinen beintzat hua bakarrik zen.
-Ayerdi. Miño geo Babilonian 'ta eskolak 'ta izanduk ez al dia?
-Gurutzen!
-Gurutzen? Gurutzen non zen?
-Oan etxe berriya nola da iña?
-Bai.
-Ezkerreta? Ba hua. Hantxe.
-Hantxe zen e?
-Eta Iturriotzen berriz, oan ijituk 'ta bizi din hartan. Karrikan berriz, guardeiya 'ro zer da oan? Han.
-A bai
-Eta... Ugaldetxokuk... Ugaldetxokuk ez dait kalea ez 'te zin tortzen. Kalea torko zin Ugaldetxokuk. 'Ta Arraukuk 're bai. Kalea, beko plaza.
-'Ta Altziarkuk?
-'Ta Altziarkuk bazuten bertan, Xixario zarra bizi den hartan.
-'Ta kalin zein zen Madalensoroko hua?
-Uan Madalensoro bai, hoixe Madalensoroko hortan zen eskola haundiya. Bi zin gaiñea. 'Ta geo monjatan.
-'Ta prailinik 'o bai al zen?
-Ez... Ez apenas praileik bazen ordun...
-Monjana non zen?
-Monjana zea... Oango librun zea hortan.
-A! Liburutegiya den hortan?
-Bai, bai bai hortxe.
-Ospital zarra zen hortan?
-Ospital zarrin. Hor zen.
-'Ta Ayerdin han maiyak eta bai al zin pizarrak eta zea 'o?
-Bai, bai bazin pizarrak eta. Nola halakuk, biño...
-'Ta zea... Nola izaten, errezuk eta itte'al zenittuzten?
-Jolin! Berko! Errezuk eta, karalsol 'ta... Jode! Berko!
-Bandera jarriya eote'al zen?
-Bai...