Arditturriko lana eta langileak

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:13:25 - 0:16:38 (3' 13'')
Laburpena Arditurriko meategiak: Hurrengo egunean zuloan lanean arituko baziren, gau osoan ura bonbeatzen aritu behar izaten zuten. Lan arriskutsua zen: ezagutu ditu bertan hildakoak. Biriketatik gaixotu eta hilak ere bai. Soldaduskatik libratzen zen bertan lanean hasten zena.

Transkribapena

-'Ta zea... zu bertan lanin 'ta aittua ez za?
-Ez.
-Biñon jon izan, mutikozkorretan eaman izan zattuzte minazulota 'ro, ez?
-Bai, bai zolutan 'billi naz.
-Miño launtzea 'ro ze jon ziñan, ura...?
-Bai... mutikozkorrak han 'biltzen giñan beti 'ta, atzetik seika jon 'ta geo benga haikin batin.
-Ta ura, asteburun ura...
-Eunero ate ura!
-Bonbakin. 'Ta iande, ordun lanbatin lana itten zen. 'Ta iandin... guardiya 'zaten zuten, mineruk. Txandaka e! Bi, bi gizaseme 'ta ura atetzen aitzen zin orduata alde arte. Zea ura... 'ta oan eongoia mina haik, eongoia... urez betiak 'ta erortzak... Jesus!
-Ur pilla han! 'Ta gau guziya geo, zea...Zolota sartu posible izateko... lanea sartzeko?
-Pff! Bai ba! Geo lanea sartzeko. Hua txuku, txuku, seko eoteko. Bestela nola atea ber zuten mateiala?
-Karo
-'Ta barrenin 'e bai... buf! Trena, trenabire pilla errak 'ta, zeak... esto... penikularra planuk goitik beitti zeatzeko 'ta, zea montekargas 'ta buf! Denak han bertan geldittuk dia haik!
-Muimento erra izango zen
-Hoixe izango zela!
-Soiñua 're izango zen!
-Bai... beti soiñua.
-'Ta zea e... Barrena sartzen zin... Hor geo kategoriyak izango zin. Barrena sartzen zinak, 'ta geo kanpun gelditzen zinak, 'ta enkargaduk eta...
-Bai... barrena joten zinak zin pues mineruk 'ta eskombreruk. Mineruk, pues itten zuten barrenuo sartu, tiruk bota... 'Ta geo eskombreruk zin berriz, hoa atetzen zutenak. Bagoiyak kargatu 'ta kampoa.
-'Ta kampokuk ta bertakuk igual aitzen zin lanin?
-Bai, bai.
-Denak zea berin?
-'Ta ona baldin bazen txikittu, 'ta mateila. 'Ta txarra baldin bazen eskombrera. 'Ta benga... euna jon ta urtia torri.
-Urte pilla hartan, ate 'ta ate! 'Ta peligrosua izango zen bertan lanin aitzia? Azidente asko izanten 'te zin?
-Ni akortzen nazelik dia hillak hiru.
-Hiru... bertakuk?
-Bertakuk
-Oiartzunguk? 'Ta geo miñez 'de bai ez? Pulmoitatik 'ta ez al zin izaten?
-Bai, pulmoitatik 'ta 're bai hillak, asko 'zangoia hillak. Oan gehinak hillak izango dia , bakarren bat akaso, biño mmm... hillak igual denak e!
-Denak ikuttuk gleditzen?
-Denak 'kuttuk gelditzen zin. Horrengatik, horrengatik ez dute jon nahi iñorre, 'ta horregatik hasi zin zea mutil gaztiak sartzen, soldauxkatik libratu itten zin 'ta.
-A... 'Ta gaiñekun ongi patua 'te zon?
-Ordun ez. Garai haitan ez zen, garai haitan... Euneko lau pezta 'ro ez dakit zer izaten zen jornala 'ta gutxi. Geo familiya zunak, umik zittunak puntuk eta subsiliyuk eta... Hoikin, pixkamat arreglatuko zin.
-Geo alargunai 'ta gelditzen 'te zizkaten pensiyuk 'ta?
-Baita're, hairi 're bai. 'Ta hola.
-'Ta zu beti gotu al za minak martxan?
- Beti!
-Beti?
-Beti martxan...
-'Ta zein zen re... asturiana?
-Real Compañia y Asturiana, bai.
-Ez al zen kambitu zu ziñan geoztik? Beti beak 'zandu zin?
- Beti beak.
-Itxi 're hoik in zuten, ez?
-Baita're.