Esne saltzen, baserritik bizitzeko

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 1:01:34 - 1:03:08 (1' 34'')
Laburpena Baserritik bizitzeko esnea saltzen zuten kanpoan. Astoan jaisten zuten Errenteriara. Esnea eraman eta dirua beharrean gauza ematen zieten, normalean saltzeko balio ez zuena.

Transkribapena

Baserritik denak bizi giñan baserriyan itten zena.
- Saltzen zenuten kanpoa? zerbatt? esnia 'ro...
- Esnia esne pixka bat, hamabi, hamar hamabi animali eongo zin kuadran.
'Ta bik esne pixka bat, lau litro esne o' sei o' . Bi behik 'ta hain esnia hartu, astuan, 'ta Errentira.'Ta litro bat denda batea, beste litro bat beste dendara. Amonai beste litro 'at eo hola esnia partittu.
Denda esnia eamaten zutenin diruan berrin ematen zuten gauza. Fruta
- Jateko zerbatte?
- Bai, ya saltzeko baliyo ez zuna, kolpatua zela o' xolo bat zula o' 'ta ematen zun jateko, denda batekuk eta bestekuk e' bai. Diruan partez esnian diruan partez gauza maten zuten.
'Ta gue etxeako asko baliyo zun horrek!
- Hoixen
- Litro esnek miño baliyo gehiyo zun.
Denak halaxe nolapatte bizik ate.