Baserrian lana

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 0:59:10 - 1:01:34 (2' 24'')
Laburpena Aitak baserrian egiten zuen lan. Ez zuen etxetik kanpo lan egiten. Aitaren errietari beldur gehiago zioten, amari baino. Hiztegia: Umezalea = umekataia.

Transkribapena

Lanea! Sosik ez zen
- Attak ze itten zun lana baserriyan?
- Baserriyan itten zun lana? Harei seika guzen! Harek beti beti guri:
"Aittu gaur apustua in ber yeu. Zuek biyek o' hiru o'" 'ta hiru lau mutikozkor o' neskakozkor 'ta hartu ondotik 'ta goazen! arta jorratzea o' aitzurrin aitzea o' 'ta.
"- Zueri hiruei jokatuko 'izuet nik" 'ta izuarri umekataiya zen.
- Umiakin ondo moldatzen zen
- Bai ikiarri matte genun guk atta.
Attan beldurra 're bai e'! Attan errita gehiyo zen aman paliza baiño.
- Zeba ze zorrotza zan o'...
- Amak zarbaztakin pi pa jotzen zun miño attak: " Oañ e' in zute alukein bat!Bono berriz e' ez in. Ez in berriz ez! Ama haserretu ingoizue! Amak jo ingoizue e! Holakoik berriz ez in amai!"
- 'Ta joño! Hua aitzen genun guk, hua goun eukitzen genun guk! Atta len san duguna matte genun oso, ama 're bai
- Oseake harek esan ezkeo ez itteko
- Ordun ez ganun itten. Eozein alukei itten bai genun! Hainbeste ume han! Itxetik ate 'ta hemendik horrea jon baiño len kriston loiya izaten zen,
Behiyak ardiyak bihorrak denak ataiyan han pasten zin. 'Ta umiak bakizu, ya leku garbiyin jartzen zu 'ta ura o' zeozer ikustin hara jon ber izateu 'ta
dena loiya genun 'ta