Ezkontzako bazkaria

Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-090
Pasartea 0:39:35 - 0:41:00 (1' 25'')
Laburpena Ezkontzako bazkaria Arzaken egin zuten. Familia eta lagunak autobusez joan ziren. Eta senar-emazteak taxian.

Transkribapena

-Eta bazkaiya 're ingo zenuten.
-Bai, jesus nola da? Zein da itxi hoi? Ez naz akortzen oain.
-Itxian?
-Bai, bazkaiya in genun lekua. Ai! Hor da ba zean. Errentitikan aurrea, Pasaitik aurrea jonta ...
-A! Arzak?
-Arzakenin!
-Hara!
-Arzakenin bai. Hantxe in genun.
-Urruti da hua. Hemendik juteko 're urruti xamar.
-Bai, biño haraxe jon giñan.
-'Ta haraiño juteko nola? Haraiño nola jun ziñeten?
-Oi! Autobusin jendia 'ta gu tasisen. Autobusin jendia 'ta gu tasisen.
-'Ta ondo bazkaldu han?
-Ahaztua dakat ze jan genun 'e. Dembo asko da 'ta.
-Ordun familikuak biltzen zian, ez?
-Familikuk bai.
-Anai-arrebak, guraso 'ta...
-'Ta geo launak 'e banittun 'ta hola.
-Hor ordun jarri ziñan bizitzen senarran baserriyan.
-Han, bai.