Arreoa

Primary tabs

Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-090
Pasartea 0:38:30 - 0:39:35 (1' 05'')
Laburpena Altzariak, maindireak, koltxoiak ... egin zituen Carmenek arreo bezala. Amak eta gizonak lagundu zioten.

Transkribapena

-Ordun ezkontzeko arreua 'o prepatu ber izaten zen.
-Bai, kuartua. Kuartua.
-Mueblik?
-Bai.
-'Ta haik muebli haik eskuz iñak iza...?
-Ez dakit, nik muebleiyan eosi nittun 'ta nola iñak izango zin.
-Eosi in zenittun.
-Eosi in nittun nik. Oan non iñak izango zin...
-Bazen muebleiya hemen Oiyartzunen? 'O Errenteiyan 'o eosiko zenittun igual?
-Nik Errentiyan eosi nun. Ordun 'e Oiyartzunen izango zen muebleiya e. Seuru ez dakit e!
-Zuk Errentiyan eosi zenittun ordun?
-Nik bai Errentiyan.
-'Ta geo maindire 'ta.
-Bai, ber zen gauza. Iñ in ber.
-Hoi da, hua 're gastua izango zan ba?
-Hoixe! Dudik ez in! Debalde ez zuten ematen.
-Biño amak launduko zizun pixka't.
-Bai, amak, hoixe! Amak laundu zin. 'Ta gizonak beak 'e bai 'ta.
-Baita 're.
-Ahal zen bezela.