Eskolako jolasak, pasadizoa

Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 0:34:36 - 0:36:18 (1' 42'')
Laburpena Eskolan mendian ibiltzen ziren jolasten. Perretxikoak eta biltzen zituzten. Behin nola onddo gorri bat bilatu zuen kontatzen du. Txikierdiko aitonak erosi nahi izan zion, baina berak ez zuen saldu.

Transkribapena

-Eta kaletarran eta baserritarran arteko diferentziyik bai 'o denak?
-Denak, difentziyikan ez. Baserritik ez giñen iñoa atetzen 'ta difentziyikan ez.
-Nik pentsatzen dut Oiyartzunea zeozerta jun berko zenuela.
-Bai, biño han 'e dena euskaaz itten zen e! Jendiai esan ez itteko euskeraz, nola ez euskeraz iñ? Besteik ez ganakiun 'ta!
Hoi nola galaziko zuten, besteik ez genakiun 'ta! Bai...
-Eta eskolako jostaketak eta?
-Ba, hortxe! Mendiyan giñan 'ta han ibiltzen giñan.
Perretxikua baldin bazen, igual, rekreun atea 'ta perretxiko biltzea. Zetikan han bueltan zien mendiyak eta, perretxiko biltzea.
-A ze premiyua perretxikukin etxea bueltatzea, ez?
-Bai, nik bintzat behin erra harrapatu nun. Onto gorriya zen, humbesteko onto gorriya. 'Ta oandikan 'e ez zaitt aztuko. Hua hartu 'ta eskola eaman nun, lehiyuan utzi nun. Baserri bat zen eskola 're.
'Ta han lehiyuan utzi nun. Geo hua bueltakun heldu nitzela, Txikierdiko attona difuntuak, Luix Mai. 'Ta Luix semia zen eta attonak ordukoz, oango bi pezta orduko zembat izango da oangua?
Milla pezta bai! U, bi pezta patuko ziala! 'Ta nik eman ez! Ordukoz ate zu kontua e, neska kozkorra! Biño, ala bi pezta mango zila 'ta nik eman ez.
-Hoixe! Zembateko ilusioa...
-Zembateko ilusiyua nik ne perretxiku harrekin, eaman nun itxea bi peztan emateko moun.