Destajoan lanean

Nor Iza Artola, Joakin
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-062
Pasartea 0:21:15 - 0:24:00 (2' 45'')
Laburpena

Ugarte Errotan senide guztiak aritzen ziren lanean. Paper fabrikan, 8 orduko lan txandaz gain, destajoan aritzen ziren lanean. Bestela, diru gutxi ikusten zuten. Norbait minez jartzen bazen, ez zen ordezkorik ekartzen. Beste lankideek ordu gehiago sartuta betetzen zen txanda. Gen postua.

Transkribapena

- E... Uarte...E... Uarte Errotakua, Errota bea, zu aitzen ziñan lanin errotan?
- Bai. Bai. Errotan, errotan aitzen giñanak denak.
- Denak.
- Denak. Erreleun, ze erreleotan 'ta harrapatzen zun, gau txandan baldin bazon baten bat ohiyin igual 'ta bestia lanin 'ta. 'Ta hola.
- Ordun gurasuk eta zuek 'e aitzen ziñazten.
- Bai, bai. Hoixe, haikin batin. 'Ta eurra tortzen zen dembuan, deskargako, pues lanteiko kargu... lan hoa iñ 'ta geo eurra pillatzea. Eur pillak itten zian. Bos metro, sei altura pilla iña. 'Ta hara joten giñan 'ta han itten genun, pes destajon lana itten genun. (...)
Gen postua kubritzen genunin, hara jon 'ta handik sosak atetzea. Handik sosak atetzea.
- Bestela ez zen ailletzen. Sueldo bajuk.
- Bestela, bestela, gurasuak 'e... E!
- Karo.
- Bestela hua gordeta noa jongo ga. 'Ta guk 'e hala tortzen zen demboan, eurra hua manejatzeko, pes geo pilla itten zen demboan, zembat metro zien zeatu 'ta honenbeste,
"bai, hambeste tokatuko 'ttek". Jornala biño haundiyo bai. Biño lana iñ 'e bai! Destajon aitzen giñan. Hoi itten. 'Ta hua geyo 'ta ahal zen guziya itten.
- Ze erreleua bea 're zortzi ordukua zen, 'o gehiyokua?
- Errelebua?
- Bai.
- Zortzi orduka. Bai, hiru laun izaten zien. Tres por ocho veinticuatro.
- Hiru eun?
- Bai.
- 'Ta beste eunak?
- Hiru eun ez! Tres por ocho veinticuatro, euna!
- Hoi bai, eun guziya martxan, martxan papelera.
- Bai.Bai. Tres por ocho veinticuatro. 'Ta geo miñez gelditzen bada bat, bajakin 'o hola gelditzen bada, hamabi ordu. Hamabi ordu. Harren zortzi orduak biyentzat. Beste biyentzako.
- Ez zen kartzen beste bat kampotik.
- Ez, ez. Nik ez nun halakoik sekula... Zortzi ordu 'ta baja 'ro norbatt tokatzen bazen, beste biyek hamabi ordu. 'Ta hola.
- 'Ta geo aparte len san zuna. Egur karraiyuk 'ta!
- Bai, bai, bai, bai, bai.
- Eta bakaziyuk eta?
- Bakaziyuk...