Beruna eta zilarra

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-026
Pasartea 0:56:24 - 0:57:50 (1' 26'')
Laburpena Azkeneko urteetan ustiatzen ez bazen ere, Arditurriko zulo batzuetan oraindik ere beruna agertzen zen. Erramun lanean aritu zenean ez, baina mutil koskorra zenean ikusi zuen beruna atera eta labaderora eramaten. Bere aitak esaten zuen, beruna bakarrik ez, zilar pixka bat ere bazuela.

Transkribapena

-Atera 're in zen pill erra handik e? Holako zoluak itteko ...
-Bai. Han plomua zen zea hartan uraz Momoti aldetikan txoku hartan plomua.
'Ta gu han arditan ibiltzen giñan demboa 'ta plomua harrotzen zuten. 'Ta ate 'ta horrea kartzen zuten zea horta. Nola do planua? Oandik tapatua han eongo da hoa seuraski.
Hara 'ta bagoiya, bagoi koxkor bat han jarri han goiyan (...) 'ta bagoiya betetzen zenin bultzaka horrea karri. 'Ta geo hor bajatu 'ta hortikan labaderoa karri biño.
Plomua garbi, garbi, garbiya. Hoa brillua, plomuak. 'Ta nik gue atta difuntui saten niyon nola plomua atetzen zuten han.
'Ta bai harrek den dena ez 'men du plomua, zillarra pixka 't 'e ba 'men du. Bai zillarra biño ez dait zembat, ehuneko ez dait zembat. Gutxi biño izaki pizar bat izaten 'men dula bai.
'Ta hua zeatikan atetzen zuten errekaz Momoti aldeko xolo xakar batzuk baia han.
-Baita 're.
-Handik.
-Koño!
-Handik atetzen zuten, ni akortzen naz.
-Hoi dena zolua da!
-'Ta miazikin tortzen zin. Miazia bizkarrin. Zaku puska 't 'o hartu 'ta miazia tortzen zin 'ta bagoiy horta bota 'ta.
'Ta geo ni hola pasaeran bagoiya 'ta hoik hemen aiki ttuk ba karraitu 'ta karraitu. 'Ta huts hutsa bagoiya.
Beitu nun 'ta pixar bat ipurdiyan krixton karga izaki horrek.
-A hoixen!
-Plomua 'ta krixton karga 'ta gutxi kartzen aldiyan.