Arditurrin, baldintza onak

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-076
Pasartea 0:58:10 - 1:00:40 (2' 30'')
Laburpena Paper fabrikan baino gehiago irabazten zuen meategietan. Hiru hiletik behin primak izaten zituzten, eta hura kobratzean, sagardotegi guztiak jiratzen zituzten. Razionamendua ere ederra izaten zuten meategietan aritzen zirenek.

Transkribapena

-Holaxe ibilli giñan gue soldauxka horrekin bai.
-Bai, joe! Eta ze itten zen, e kobratu itten zenuten lana ingo bazenuteke bezela?
-Jolin! Nik papeleran biño sei pezta gehiyo astian han.
-Joe!
-Bai, papeleran ez dakizu hemen nola ibiltzen giñan 'ta han sei pezta gehiyo! 'Ta geo
Hiru hillatetikan 'o ez dakit ze izaten zen metalan prima.
-A!
-Eun hua seiñalatua izaten zen. Joder!
-A karo.
-Ergoingo sagardotei guziyak jitzen genittun ordun.
-Gastatzeko e!
-Bai, eske. Bai hiru hillatetikan, hirutik 'o lautik ez dakit ze izaten zen, hirutik uste 'ut izaten zela. Prima 'ta, metalan prima 'ta gaiay haitako bastante izaten zen e!
Txaundok sango zittun hoik, gouan eukiko zittun harek hoik!
-Bai, bai. Primana ez dakit, sango zin e!
-Ez dakit, prima izaten zen hiru bat hillabetetik, bai.
-Bai.
-'Ta astian asteko jornala ez dakit seguru zembat zen biño ni akortzen nazena da papeleran biño sei pezta gehiyo astian genula guk han, nik nun.
-'Ta gaiñea soldauxka iñez.
-Soldauxka kumplitzen gaiñea, geo razionamentua. Razionamentua bo! Gui maten ziutena razionamentua ddena, klase guzitatikan!
-Hoi da, a bai, minatan lana itten zenutenai bai, ez?
-E?
-Gehiyo 'ro ez? 'O onaguo 'o?
-Razionamentua gui maten ziuten han, bakoitxantzako bueno, kriston razionamentua maten ziuten gui.
-Joe!
-Hasiko ziñan, denetik! Babarruna, lenteja, zea guziya, jateko zea guziya, urdaiyazpiko gizen-gizen bat izaten zen zui-zui bat, halakua. Arrautzak. Biño ze, razionamentua denetik!
-Ona. Bestik biño zeaguk, onaguk, minatan?
-Biño denai maten ziyoten e!
-Bai, biño mintakui!
-Minatakui bai.
-Bestiri ez. Bestiri, san nahi dut, gaiñeko jendiri ez, baserritarrai 'ta ez!
-A! Gue itxekui 'ta etxekuntzako?
-Gutxiyo.
-Ez gui guentzako. Biño han bazian kompaziyo batea Momotti 'ta Zelaiburukua nola zen hua? Besita, Zelaiburu 'o horkuk! Hairi ordin famili guziyana maten ziyoten.