Altzibarko paper fabrika erori zenekoa

Nor Zabaleta Labandibar, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-076
Pasartea 0:34:12 - 0:37:23 (3' 11'')
Laburpena Altzibarko paper fabrika erori egin zen, langileak bertan zirela. Joxe ez zuen harrapatu. Arratsaldean joan beharra zen lanera, baina abisua eman zioten. Langileak ezin atera ikusi zituen. Emakume pila batek egiten zuen lan bertan. Bi langile hil ziren eta beste bat oso gaizki ibili zen.

Transkribapena

-Biño eskapada errak iñak bazien mutillak e! Eskapada errak iñak bai! Geo papelera zar hoi eroita 'ta hor ibilli zen. 'Ta desastre!
-Bai. Zui errelebun ez zizun tokatu ordun, ez?
-Ez. Ni ordubitako jon berra. 'Ta ez dakit abisua zeiñek pasa zian "Papelera, papelera eroi in 'men dela". 'Ta san nun "Eroi?"
Bai, bai 'ta zein krixtok san zin nei hoi? Honea abisua 'ta anda dios seittun jon nitzan ni 're Biasokukin 'o zea hoi nola da (...)an andria zela 'ta hoi?
-Bai, bai.
-Hoi hor birian kruzatu nun. Hola heldu zela burua beitti-beitti zintzilik itxea. 'Ta: "Ze pasatzen duk?"
"Han dena, han barren hartan dena uretan".
-A karo 'ta hua handikan heldu zena!
-Handikan heldu zena.
-Handik ateta!
-Bai. Jon nitzan ni 're korrika denak eta. Martinmotzene aldetik, hor Martinmotzene bakizu baserri zar hoi?
Handikan eskaillerak jarri zittuzten 'ta bordilloiño zerbaittekin laundu ziyoten. Haimbesteko neska pilla zea batin salbatu zin, goiya eroi 'ta zea angulua hola itten zula.
Kompaziyo batea neska pilla bat hor 'ta zea hontatikan eroi 'ta hontaka geldittu.
-Huekua geldittu zen tokiyan?
-Hueko geldittu, hor huekua geldittuko balitz bezela. Hontaka eroi 'ta hontaka zea hau eroi 'ta tarti hartan neska pilla bat. Eta iñoa atetzeik ez.
Lehiyua bai biño Martinmotzenea kriston saltua. 'Ta geo hara eskaillera in ziyoten hoik, harrek zea bat baitzakan limbiziko plantan holako zea bat azera tipo zea bat.
'Ta lehiyotik in zian neska hoiyek denak zea harta atea ixkiñ harta.
-A! 'Ta geo eziñ.
-'Ta denak eskiñ hartan, filan neska guziyak karraxika 'ta marruez 'ta han. 'Ta ni jon nitzanian oandikan denak hoik ikusi nittun nik han. Denak han zian goiyan.
'Ta eskaillera goiyan jarrita. Ez zakaten ipurdiya eakusteko beldur haundiyikan ordun! Denak hantxe atzeaka jarri 'ta txanda ezin hartuikan. Eskailleran goitik behera 'ta behera jaitsi ahalian.
Martinmotzeneko sagar baten azpiyan etzanda gelditzen zin.
-Jo!
-Pasatuak!
-Ombre!
-Bueno! Nik ez dakit gehiyo nola ez zin garbittu han e!
-Han bi hil zin, ez?
-Bai, Iragorri 'ta zea Otsuaneko(?) Martin. Bi bintzat. Bestia gaizki han harrapatuta ibilliya zea zen zuk ez zu izautuko hoi. Biasoko gue laun hoiyen 'ta hoin illoba bat.
Maja bat! Oain 'e 'zautzen dut nik hua! Biño ez da hemen bizi. Hoik, bestia hoi zea batin harrapatu zun numbaitte, ez dait barilla tarten batian 'o 'ta zalbatuak zin hoik.