Arropak eta makilaia

Galtzerdien ordez "txanpinak"

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Mari Karmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-142
Pasartea 0:26:21 - 0:27:24 (1' 03'')
Laburpena Aitak txanpinak erabiltzen zituen galtzerdien ordez. Galtzerdiak baino gehiago gustatzen zitzaizkion txanpinak. Papeleran lortzen ziren.

Etxeko giroa

Transkribapena

Nor Rekalde ahizpak, ; Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-112
Pasartea 0:13:27 - 0:15:02 (1' 35'')
Laburpena Neskak bakarrik ibiltzeko beldurra izaten zen, batez ere ilunpetan. Aitaren arreba bat etxean gelditu zen, bigarren ama bezala. Barruko arropetan gurutze gorriak egiten zituzten, zenbatgarren ahizpa hainbat gurutze. Gero gorontza, konbinazioa eta soina.

arropa, emakumea

Transkribapena

Nor Arbelaitz Zapirain, Maria Jesus; Mitxelena Arbide, Bixente
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-113
Pasartea 0:53:58 - 0:55:33 (1' 35'')
Laburpena Emakumeak beti gona janzten zuen. Iratzerara joateko edo janzten zituzten anaiaren galtzak. Ezpainak margotzea ere ez zegoen ongi ikusia. Emakumea ez zen tabernan sartzen dirurik ez zeukatelako. Gizonei zerbait ematen zieten tabernan gastatzeko.

oinetakoak

Transkribapena

Nor Oiartzabal Egiguren, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-110
Pasartea 0:11:17 - 0:12:16 (0' 59'')
Laburpena Orain baino oinetako eskasagoak izaten ziren, alpargatak denerako. Oiartzunen erosten zituzten. Osteguna bakarrik izaten zuten jai eskolan, larunbatetan ere joaten ziren.

arropa

Transkribapena

Nor Arregi Aldai, Euxebi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-107
Pasartea 0:03:33 - 0:04:29 (0' 56'')
Laburpena Arropa gutxiago izaten zen eta estrenatzeko egun jakinak zeuden. Soinekoa udan, udaberrian trajea eta neguan abrigoa. Ez zen urtero izaten.

Elizara

Transkribapena

Nor Arregi Aldai, Euxebi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-107
Pasartea 0:02:46 - 0:03:33 (0' 47'')
Laburpena Umetatik joaten ziren elizara. Etxetik bideraino oinetako zaharrekin joaten ziren gero han zapata berriak jarri eta zaharrak ezkutuan gordetzen zituzten. Arropa ere dotoreagoa izaten zen igandeetarako.

Txapela eta oinetakoak

Transkribapena

- Oiñetakuak e' beharko zin ba botak eo...
- Bai botiñak. Botiñak neuan, eo bota larruzkuk o'
- Abarkak eta hola ez
- Ez abarka, abarka gutxi.
Geo nola aitzen giñan beti loiyakin o' komei nola aitzen giñan bota larruzkua o' gomazkua.
- Eta txapela ibiltzen zenuten beti buruan?
- Txapela gutxi.
- Gutxi e?
- Pañulua ate pañulo kolozkua, 'ta hiru koapillo in harrei, hiru muturtan hiru koapillo, 'ta erdiyan hemen koapilloik gabe geatzen zen, beste koapillua hor in, bai lau koapillo, lau muturratan,
rak sartu hua 'ta segi!
- Harekin.
- Harrekin. Zapela.. bai izaten zin beti zapelakin billi berrak, pixkat kalbotua dela o' 'ta.
Harrei aeliya eruun zapela hola bota 'ta gu hantxe erritan guri 'ta, hurrengun bea guri berriz 'ta. Katxondeua 're paste genun miño lana 're ala berin itten genun.
Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 1:16:07 - 1:17:37 (1' 30'')
Laburpena Mendian botin edo botekin ibiltzen ziren, abarkekin ez. Txapela ere gutxi ibiltzen zuten, koloretako zapi bat jartzen zuten buruan, lau muturretan korapiloa eginda.