Txapela eta oinetakoak

Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 1:16:07 - 1:17:37 (1' 30'')
Laburpena Mendian botin edo botekin ibiltzen ziren, abarkekin ez. Txapela ere gutxi ibiltzen zuten, koloretako zapi bat jartzen zuten buruan, lau muturretan korapiloa eginda.

Transkribapena

- Oiñetakuak e' beharko zin ba botak eo...
- Bai botiñak. Botiñak neuan, eo bota larruzkuk o'
- Abarkak eta hola ez
- Ez abarka, abarka gutxi.
Geo nola aitzen giñan beti loiyakin o' komei nola aitzen giñan bota larruzkua o' gomazkua.
- Eta txapela ibiltzen zenuten beti buruan?
- Txapela gutxi.
- Gutxi e?
- Pañulua ate pañulo kolozkua, 'ta hiru koapillo in harrei, hiru muturtan hiru koapillo, 'ta erdiyan hemen koapilloik gabe geatzen zen, beste koapillua hor in, bai lau koapillo, lau muturratan,
rak sartu hua 'ta segi!
- Harekin.
- Harrekin. Zapela.. bai izaten zin beti zapelakin billi berrak, pixkat kalbotua dela o' 'ta.
Harrei aeliya eruun zapela hola bota 'ta gu hantxe erritan guri 'ta, hurrengun bea guri berriz 'ta. Katxondeua 're paste genun miño lana 're ala berin itten genun.