Albisturren apopiloak

Nor Andalurria Urrutia, Anttoni
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-084
Pasartea 0:40:25 - 0:42:51 (2' 26'')
Laburpena Ur-korrontea oraindik jarri gabe zegoen garaietan, Tolarekoek Altxuko iturritik ekartzen zuten ura. Tolaren ez ezik, beste toki askotan ere lanean aritu izan da Anttoni: Albisturrenen kabañak prestatzen eta arropa garbitzen aritu izan zen. Albisturren tolareak zeuden eta maindireekin estaltzen zituzten. Zontzorroizko errepidea egiten ari zirela, apopilo asko egoten zen bertan. Hika.

Transkribapena

-Ze, sukaldin urakin nola kompontzen, ura nondikan kartzen zuten 'o?
-Sukaldian jatekua 'ta itteko 'ta ura nondik kartzen zenuten?
-Altxuko itturriy hortik. 'Men bian, guk dembatin han goitik hartzen genun ura. Eta eraiya frexkatzeko 're hola depositto bat. Han hoa 're, han hoa 're. Ze uste zu zea... Hoixen! Ura!
Zea oain bezela, zea arropa makinan sartu 'ta zea. Pardelak in 'ta erreka jun. Horrea bai hoixen! Jesus! Han 'e lanin aittu niñunen ba ni Albisturrenin 'e, Albisturrenin. Altzibarko Albisturrenin.
Maria itxekoandria, Maria itxekoandria. Kaxinto nola da oan zea, Kaxinto haren semia zen. Bai 'ta gehiyo 're bazin, Texa 're bada 'ta, Manoli 're bada, Manoli dendakin eoten da. Zea Joxe Luix.
Zea Zontzorrozko kamiyua itten ai zila, apopillo asko eoten zin. 'Ta apopilo denak hor lo itten zuten, Albisturrenin. 'Ta leno tolarik zin 'ta geo tolari haitan beti makillak 'o zea botata.
'Ta hoa 'ta makillak 'e, zea in ber, oiya bezela. Enteintzen al zu? 'Ta zea Kontxita Txantxangorriyana hil zen. Hora Errentiyan lana itten zuna fabrikan 'ta.
Hora tortzen zenin, lanetik tortzen zenin horrea joten zen 'ta. Mariak saten baizun, etxeko andria zena, Mariak saten: " Bai, Anttoni han ai da zea goiyan kabañak prepatzen 'ta sei harei launtzea"
Joten zen, joten zen 'ta goitti iyotzen zeneko: "Anttoni katzu gazta (?) pixka 't betik!"
"Gazta betik nik! Nik jon 'ta jan dut bian! Zetik ez zu jan bian? Hura jarri ber zuten zato billan. Nik jan nun bian!"
(...)
-Jo han 'de aittu zen lanin hau e!
-Ez dakit itxura du.
-Afaltzeko beti gisadua. Afaltzeko beti gisadua izaten zen.
-Han, Albisturrenin?
-Beti apopilo. Apopilo asko eoten zin. 'Ta hain arropa denak nik 'ta ne izebak garbitzen genun errekan. Bai guk dena garbittu, guk garbittu 'ta hantxe itten zen. Guk garbittu 'ta beste itxeko andre batek zea kompondu, hautsi baldin bazuten.