Bertsozalea eta bertso-jartzailea

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-071
Pasartea 0:58:40 - 1:02:14 (3' 34'')
Laburpena

Bertsolari asko zituen gustukoak Joxemarik. Txirrita, Lizasotarrak, Joxe Agirre, Imanol Lazkano, Manuel Lasarte, Xenpelar... Bera ez da bat-batean aritzen, paperean jartzen ditu, ezberdina dela dio.

Transkribapena

-Bueno fiesta, len sardoteiyan 'ta eoten zin gehina, ez?
-Bueno bai biño fiestatan 'e, herriko fiestatan 'e zeatzen zien e.
-'Ta zuk izautu zen, eondua izandu za bertsolaiyakin 'ta 'o?
-Ez.
-Eon? Ez, eon ez.
-Aittu beri hairi?
-Bai, aittu bai.
-(Aittu bai, por ejemplo...)
-Gustokonak zein zenittun?
-E?
-Gustokonak zein zenittun? Izango zenun bat bestia biño.
-Bueno ez dakit Txirrita oso bertsolai polita zen.
'Ta geo hemengu hotan Lizasotarrak nahiz 'ta aitta 'ta nahiz semia 'ta nahiz zea 're. Hoik biño bate txarragua ez dena Joxe Agirre. Eta bestia hoikin aitzen dena, zein da hoi? Dembo askuan, zean hiltakua...
-(Baxerri ez al zen bertsolaiya?)
-Joxe Agirrekin 'ta aitzen zena?
-Bai, azpeitiarrak eta denak hor, azpeitiarrak pilla bat bazen!
-Bai. Bai.
-Hoi, direktore 'o bersolaiyan zean dembo askuan eondu da.
-Lazkano.
-Bai. Lazkano.
-Bai, Lazkano, Imanol Lazkano.
-Lazkano, Imanol Lazkano bai. Hoi 're bertsotan oso ondo aitzen zen, oso ondo. Lasarte, berriz, ze esanik ez!
Harrek nahita 're ezin du bertso bat txarrikan bota. Harrei dena ondo atetzen zaiyo. Hua bertsolaiya espeziala da, Manuel Lasarte. Oaiñ 'e, oain dakan edadian 'e oandikan 'e botzen ttu e!
-Bai e?
-Bai.
-Bai 'ta hoi gaixoik eta, gaixo antzin.
-Bai, hoi beti, beti gaixo antzin hoi, beti. Gaztia zenian 'ta zaharra zenian 'ta denian.
-Bai, beti itxura zea horrekin.
-Bai.
-Biño joe bertsotako
-Mintxuan itxurakin biño beti pronto bertsotan 'ta zeatzeko.
-Bai...
-Bertzuak eta botzeko 'ta. Bai, bai, bai.
-Plazatan 'ta ibiltzeko 'ta.
-Bertsolaiyak 'e, bf! Ez dakigu guk Xenpelar 'ta hoik ez genittun izautu biño, hoik bertsuak.
-Hoek ez. Hoek itxian 'ta kantatzeko 'ta (...) biño haiek ya plazako bertzolaiyak zien.
-'Ta zea ez al zaittu behiñ 'e bapatin aitzeko zeik torri? Goik 'o joerik 'o ez al zenun zuk? Hola tra botzeko, bapatin? Gehiyena aittu za zea ikasitakukin.
-Bai, bai, bai. Bai.
-Biño zu zeone pra ez al zizun atetzen?
-Ez. Biño nik paperian eskribittu bai in ttut.
-Hoi da bai.
-Paperian biño hoi oso diferentia da, ez?
-Horrengatik saten zattut, ez al zaittu behiñ 'e torri? Etorriya?
-Hoi ez! Hoi ez zun behiñ 'e itten
-Etorriya, golpetikan zean bai aittu, Xeundo zeakin Sistiyoko hoi 'ta hoik kintun bazkaiyan 'ta geo hoikin aitzen dena bestia hoi, Errezilko zea hoi Saast, hoi 're Saastiarrenekukin ezkondua.
Hoi 're, hoi bertsolaiya da, bertsolaiya bastante aitzen zena.
-Bai, bai, bai.
-Eta hoik. Hoikin 'ta kompaziyo batea hola ez Kapeon 'o bazkaldu 'ta
"E puntua bota 'o zea 'ta kontestatu" 'Ta zea holako txoakeiyak igual biño ez.
-Bueno... Hoi bertsua botzia da.
-Bai... Biño! Ez.
Baiño zean bai e! 'Ta bolada batian nik laboratoiyuan lanian eondu nitzan 'ta gabez lana, hillabete osua gabez itten nun 'ta porterua Martiarena kojua...