Abarkak

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-027
Pasartea 0:23:43 - 0:25:20 (1' 37'')
Laburpena Garai batean oinetakoak ere justu izaten ziren, eta haiek hala-moduzkoak. Behi-larruarekin egiten ziren abarkak ez ziren oso erosoak: lehorrean irristalariak eta bustian bigunegiak. Antsoxua.

Transkribapena

-Hoa batzuk eta beste batzuk hua itteko 're ez ideik eta.
-Ez ideik 'e!
-Ideik ez 'ta!
Sailpuuko Patxikuk saten zun, difuntuk. Zea numbaitte behiya hill 'ta larrua zeatu eosi 'ro subasta 're itten zuten zea enkanteko subasta hoi 're.
'Ta behiyan larrua beimpin 'ta hua karri 'ta hain attona, attona zea zuten haik sestero 'ta antxoxo xamarra, Rafael zar hora.
'Ta 'zautu al zenun zuk hora?
-Dakitela ez.
-Hola bi bastoikin ibiltzen zen, gizajua. Beti ziarrua eskuan.
-Ziarrua 'o pipa?
-Beak in 'ta ziarrua. Biño beak tabako landaria in 'ta tabako larriak itten zittun biño nonahi mendiyan.
Zean ikatz zolotan.
-Bai, zea txondor zolotan.
-Bai. Hala 'ta attonak hoiri, hoik bi mutikozkor hoiri abarkak itten behi larru harrekin.
'Ta zeak itten, pollittak gaiñea e! Pranko polittak! Zea halakuk itteko ber du idea pixkat 'e! 'Ta be mutur xorrotx harrekin 'ta zea larruzko zeakin 'ta haikin.
Biño Patxikuk saten zun ez ordia! Haize pixkat ate 'ro ezko iñor arrimatzen ez zalaiyin 'ta.
-Bueno, zutik!
-Irrixt eta lurrea! Hankaz goitti! 'Ta geo saten zun euri pixarra 'ro intza al da?

Harri koxkorrakin 'o baldin bada han kontatuko zu bai billatuko zu lurra! 'Ta...
-Hoi zea! Hau biño 're guriyo!
-Bai, bai. Guri, guri, guriya.
-Jolin! 'Ta busti-bustiya!
-'Ta gaiñea san zun, gaiñea arratsin 'ta nombaitte utzitzeko altxatu in ber!
Txakurrak 'e gosia 'ta. Larru hura guri-guriya 'ta jan itten. 'Ta altxatu, behi larrua 'ta altxatu goiyan.