Ergoiengo gartzelan

Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-008
Pasartea 0:31:55 - 0:34:40 (2' 45'')
Laburpena Gartzelak Ergoienen: emakumeak Paloman eta gizasemeak Etxenagusin. Anaiaren bisitan joan zirenean, Oiartzungo errekete batek ezagutuko ez balitu bezala tratatu zituen eta Frantxiska arrunt haserretu zen.

Transkribapena

- 'Ta detentziyuk ze izandu zin, sartu zinitikan, 'o geo gehiyo izandu zin, 'o....
- Bai, sartu zinetikan 'e bai. Bai porke... Donostiya hartu 'ta biño leno, gue Joxe Leon detenittua zon. 'Ta Luixa baita 're. 'Ta ordun gue Luixa 'ta Itu... Ergoinen nola zea... Ostatua nola da hoi?
- Tolare?
- Ez, beste aldekua.
- Bialde?
- Bialden hola buelta manta hola itxe bizitzak... Han zea...
- Palomata?
- Palomata bizi zin...
- Bai.
- Han eukitzen zittuzten emakumik detenittuk Oiyartzunguk. Han. 'Ta gizasemik... Potiko deitzen yogu. Zean, bueno, Olaiz... Jesus...! Olaizola ez. Jesus...!
Hola gelditzen naz, e! Batzutan.
- Bai.
- Taberna nola famosu hoi neska, eskoiku hoi!
- Tolare?
- Tolare, bai! Tolaren onduan bizi zin Pottikotarrak deitzen geniyonak. Neska sor bat bada hor oandikan.
- Bai. Etxenausi 'ro zen. Geo bota 'ro in zuten etxia.
- Bai, pes beno, hoik bizi zin hor. Potikotarrak, ijitotarrak, ijito kasta zin hoik. 'Ta hango txerri tokiyan, hango txerri tokiyan sartzen zittuzten gizonak. Detenittuk.
Eta... Han eondu zin... Gue Joxe Leon 'ta asko, Oiyartzungo asko! Eta... Joxe, leno san dutena, Joxe, Katalintxokua 'ta biyek, pes jana matea, pes biyek. 'Ta San Markotikan botzen zittuztenin kañonazuk eta, zea batzuk zin ttikiyak, hola siete y medio
'ta bestik haundiyak, granadak! Txistutikan iertzen geniyon noa zijun! Pentsa 'zu nola jarriyak geunden, e! 'Ta ez giñan izutzen. "Fiu...!" 'Ta "hemen dun, hemen dun, hemen dun" saten zun Joxek!" 'Ta pum! Aurrexio! 'Ta "hara!"
'Ta balak txisto bat ibiltzen zuten, eske ez zuten kontrolik! Kuestiyua zen bota tirua! 'Ta gu martxa, janakin 'ta jon giñan eta Oiyartzungo... Hil zen, rekete bat. Eta "aber zea, Joxe Leonen Joxe Leonena heldu naz jana kartzea" 'Ta: "¿Cómo se llama?" nei erderaz san.
Ni sublebatu! Ez dakit, ez dakit nola ez ziten nei ordun jo! " Hik lotsik ez duk!" san niyon. "Familikuk bezela izaki eta ze apellido dun ne anaiyak galdezka ai yaz?" Hasten naz béakin enfrentatu, joko nun, e! Arrontin alteratuta! Ate zen Joxe Leon 'ta san zin:
" Hago ixilikan Frantxixka, hago ixilikan! Ez zanela ezer san!" "Ezer sango ez dit ba! Nei horrek zertako galdetu nau ze apellido dugun!" "Ixo, ixo. Jon ixilik, utzi gauzak 'ta jon".