Erreketeak ezin errenditurik

Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-008
Pasartea 0:13:15 - 0:16:20 (3' 05'')
Laburpena Erreketeak nahi zuten moduan ibiltzen ziren baserrian, denaren jabe eginez. Garmendiko aitak eta bizilagun batek ez zieten uzten nahi zutena egiten.

Transkribapena

- Guk reketik izandu genittun errak! Gue attak zea, baratzeko tipulak, oan tipula jaten dugu guk biño, ordun zeiñek?
- Ordun iñorrek ez!
- 'Ta, baratza jon 'ta, atera tipulak raka raka 'ta, gue attak, gue atta karlista zen, biño karlista fiña, e? Harrek ezin zun eaman iñoi kalteik ittia 'ta detentziyuk 'ta bueno...! Kustiyua da, "ettik iñork horretik gehiyo jango!"
Pixa depositotik hartu, porroka pixak eta tipula guziyak pixaz bete! Ala! Biñon, jon 'ta raka raka, 'ta hoi bakarra ez...! Sukaldea... Reketik oso lotsagabik zin, e! Sukaldea iyo, oliyua hartu, martxa! 'Ta Katalintxoko amona, arrontin salada zen, erderaz 'ta zean 'ta.
Geo arratsetan hola bombardeua zenin 'ta denak, argi guziyak itzaliazi itten ziguten. Eun batin han geunden zean, salan, txakurra itxekua béakin karriya zun, eta "beno... Ez gaittun ba beti nearrez eongo, e!" "Zakurra jarri ber ñeu dantzan."
Salan, sartu 'ta seittun lembiziko sillan hura exeita 'ta txakurra onduan. Txakurrak seitzen ziyon! "Aber, parra in nahi al zute?" 'ta "Bai" "Zakur hau jarri ber dut dantzan" horregatik Trinidok beti saten zin zea, la pitxita y la reina kantatzen ziyon 'ta...
"Benga, benga, aber, dantzatu e?" "la chiquita y la pirrinda no se cuantos va bailar..." 'Ta hola hasten zen eskuakin 'ta txakurra ttentte ttentte jarrita... Eta guk gutxi aski!
- Ordun 'e...
- Eta sekulako parrak itten genittun gen amon harrekin 'ta behintzat eun batin sukaldin han kozinan aitzen zen, 'ta esnia zea sobra! Handikan behiyak, behiyak gue itxea karriyak iñondikan salidik ez! Arrozkonletxe in ber zula!
'Ta, han zon arrozkonletxe itten 'ta, teniente leno san duten ze hoi sukaldea torri 'ta han exeita hora. Reketia sartu zen 'ta ez zun ikusi, jon 'ta rau! Oliyo botilla hartu zun 'ta "¿Qué vamos a hacer nosotros si nos llevais el aceite? ¿Por qué no haceis abajo?" 'Ta ez dakit zer 'ta...
Ze hoik, Maijoxepa hoi 'ta. "¡Necesitamos" "¡Pues comprar!" eta, buelta manta jon zen 'ta, geo tenientik: "¡esque ya ve usted lo que nos hacen, y no tengo derecho de enfadarme!" Erderaz e! Ongi itten zun. Eunero Donostira joten zena 'ta hola zen 'ta. "Esque nos quitan todo y ¿Qué va ser esto?
¿Con qué vamos a hacer nosotros las comidas?" 'Ta... ez zin gehiyo torri sukaldea! Jarri zun ordena teniente zahar harrek! Ui...! Torri 'ta dena kendutzen ziguten!
- 'Ta atrebittu zen emakume hua...
- Bai! Ez zun kusiya han exeita zola! Buelta man zunin...: "a! ¡Estaba uste ahí! No me importa e, no me importa porque es la verdad"
- A! 'Ta horregatik... Harrei zea...
- Bai! "Es la verdad, eso nos hacen y... ¿Con qué vamos a hacer nosotros comida, sólo con arroz con leche vamos a vivir o qué?"
- Ordun tenientik ingo zun reketiri zerbatte san?
- Hombre! Galazi denai!