Guretzako, argitaratu gabe

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-007
Pasartea 0:11:30 - 0:15:40 (4' 10'')
Laburpena Ez zuen uste orain gaztetako kontuak kontatzen ariko zenik. Proiektuaren berri. Norekin egon aholkatzen. Gure artean berriketan. Hau guretzako bereizi, baina ez argitaratu. Transmisioaren garrantziaz. Pena du oraingo gazteek ez dutela sinistuko.

Transkribapena

-Geo saten da hola, hola askotan, hola gaztiak: "Bai, hasi hizketan, bai hoi zartzin kontatuko ttieu!" Hara, hara ze kontatua! Joe... 'Ta holako zembat pilla momentun gotzen ez dena, jesus!
-Hoixe... Hoi bakizu errax nola gotuko ziñazteken? Zuen artin elkarrekin.
-Bai hola han 'billiyak. "Akortzen al yaz hi hua? Hi? 'Ta hi?" Ez ni ez nak akortzen". 'Ta hola hizbiria karrita.
-Hoi da.
-Harta bai. "Ni ez niyun akortzen 'ta!" Osea...
-Kusiko zu konsegitzen battugu elkartzia hau 'ta Epeleko Joxe Luix biyek batea... 'Ta enteinttu 're ez biyen artin hasten dinin e! Hango izengoittiyak, hango tokiyan izenak...
-Bai...
-Geo zea ben hizkera itxiy hoi...
-Hola bestia Epelek biño 're oandik geiyo hola gauzan berri 'ta pasin berri 'ta zeak Portuuko Erramunek.
-Bai, ez? Harrek gaiñea eon giñana hartan liberalan kontuk eta zakizkin, ez?
-Bai, Portuuko Erramunek, Portuuko Erramunek bai. Bai...
-Haik nombaitte zuten oittura bata bestiri kontatzeko 'ro. Zertik zekin ben, ben aittonan aittak 'ta pasatako gauzak.
-Bi, mundu... Bai beak 'e halako personak dia, zeak baitia arront rektuk 'ta ixilak eta dia 'ta harrek geiyo.
Epelek? Epelek 'e bai gauza asko Epelek, Epelek gauzik geina daki ardiyana, mendiyana, kontrabanduna, bueno kontrabanduna bai zeak 'e Erramunek 'e harrek aiña kontrabandun 'billiya da bea 'ta bea gaiñea nausitakua izandua 'ta hoi 're bai.
-Hortikan biria itten zen numbaitte, ez? Portuberriko baserritikan Irunea 'ta biriak zin hor nunbaitik?
-Bai... Hortik Irunea biño geiyo zeara Berá. Bera Bidasoa. Hortik zen zea.
-Hortik zakiten horko ixtoiyak eta.
-Horko ixtoiyak hortik. Lesakatik beitti hor,Lesakatik beitti, Berako tarti hau. Bai, Endarlaza biño goro. Nola da han zuiya romanua, zea kolgantia 'ta zentrala 'ta? Lesaka ya, oi Berára ya ailletun.
-Bai.
-Bono hantxe numbaitte. Han puntua, hoik asko.
-Handik itten zin?
-Hoi asko ibiliiyak dia hoik. Bai. Gaiñea Erramun zea da, esto, Erramun kontraandotik mototik heldu zen.
Ze konfintza seuski, motosa zuten. 'Ta zea txamarra utzi dokumentukin. Numbaitte paketik utzi 'ta paketik 'o gordetzea zeatu da 'ta ordun tak guardiziilak harrapatu motua. Handik heldu zen 'ta ez dakit geo zembat dembo pasa zun Frantziyan hemengo zea galduta!
Eskapo jonta Erramunek. Erramunek ixtoi ikaarriya zeatuko luke. Len san zaittutena Epelek 'e bai, biño Epelek ardi 'ta mendiya.
-'Ta kontrabandun zea 'ta hoi kontatuko al lukete atta?
-Erramunek?
-Bai, bai Erramunek bai.
-Bai ze ya gaur eun...
-Bah! Gaur ez da deusen delitoik 'e! 'Ta gaiñea hoik ez baizin personakin ibiltzen, hoik ibiltzen zin paketikin. Ez gaiñea Erramun bakizu zer den.
-Bai... Hiztun ona 'ta...
-Hiztun ona. San nai nuke panparroi holakua ez 'ta hizketan xuabe xuabe 'ta konto asko dakina. Bai bea aittan zeak eta 'ta aurreko zeak bai. Attak santa 'ro...
Horrek 'e asko launtzen du e! Gurasuk san aurretik zer zen 'ta!
-Karo...
-Nik oan hori bezela, kompaziyo batea.
-Klaro...
-Honek 're be garaira tortzen baldin bada zembat gauza geiyo e!
-Hoixe!
-'Ta ni gustoa aitzen naz hoik zetzen, kontatzen e! Egiya sango zaittut.
Ni bai, mekauen... Pena bakar bakarra askok ez dutela xinixtuko hoixe dut nik pena. Egiya santa!
-Bai xinixtu bai atta, bakarra importantziya ez da maten, xinixtu, xinixtu bai.