Ezkontzak, jaunartzeak eta bataioak

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-005
Pasartea 0:06:02 - 0:08:00 (1' 58'')
Laburpena Orduko ezkontzak: bidaiarik ez zen izaten; otorduak. Jaunartze eta bataioetan ere ez ziren oraingo kontuak. Jaio eta egun gutxira bataiatzen zen.

Transkribapena

-Oan geo itten zen? Hoi akaso galdua iual izango da.
-'Ta zea ezkontzak ze izaten zin e apaiya 'ro bazkaiya huaxe 'ta 'o eun geiyo izaten zin 'o?
-E, ordun ez zin biajea 'ta jongo zin! Osea, dirua zuna jongo zen biajea 'ta berbada. Biño noa jongo zin? Urruti ez. Gaur bezelako zeik ez zen. Naiz trenez, 'ta naiz abioiyez 'ta naiz autobusez 'ta naiz zea, kotxez. Biño ordun nola jongo zin?
'Ta dirua 're non zen? Akaso ben lenguson batzuk, kompaziyo batea ze sango zaittut, hemengua izaki kompaziyo batea Bergaran 'o hor 'ta bueno lengusuna eun batzuk pasatzea. 'O osaba 'ta izeana 'o...
-Bestela ez?
-Gaiñekun deus ez.
-Eta otorduk 'ta.. Otordu onak 'ta itten 'te zin? Bueno hoi itxe bakoitxan arabera izango zen.
-Hoi bai itxe bakotxan posibilidadia. Ongi zinak ongi mango zuten 'ta juxtun zinak juxtun. Oan bezela den, normala.
-'Ta ze itten zen familiya bakarra 'o launak 'ta 're bai?
-Atautsi-Amautxiyak jenelin.
-Difentzi erra, ez, oangotik?
-Geo hasi zin zea, dirua kusi zenin despedida de solteros 'ta zea 'ta... 'Ta kumuiyuan igual. Juxtu-juxtun itxian 'ta...
-'Ta bataiyuk 'ta nola izaten 'te zin?
-Bataiyuk zea, atautxi-amautxiyak 'ta apaiz zar bat 'ta kitto.
-'Ta gaiñea seittutik bataiyatu?
-A! Hoi bai, jolin! Lau eun haundiya zen!
-'Ta lenoztikan zea hil 'ro itten bazen? Haurra kamposantun iul-iul sartzen al zuten? 'O Kamposantun beste tokin bat 'te zuten?
-Hua aparte.
-Biño barrenin, kamposantun barrenin 'o?
-Bai. Ez, ez kampun ez, barrenin biño aparte.
-Bataiyatu ez zena?
-Bai. Baita kompaziyo batea kampun hilla harrapatzen zutena 're!