Guardiek harrapatu zutenekoa

Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-087
Pasartea 1:14:35 - 1:16:25 (1' 50'')
Laburpena Behin ogi bila joan eta guardiek harrapatu eta isuna jarri zieten. Berriz Goizuetara joan, han Enrike okinaren etxean lo egin eta hurrengo egunean berriz ere ogiarekin bueltatu ziren Oiartzuna. Nora joaten ziren aipatzen du, zubi ondoan zegoen errota.

Transkribapena

-Nola, nola akordatzen zea egun hortaz?
-Kargatu, e hoi.
-Harrapatu zinttuzten eunataz?
-Harrapatu ziuten eunin kendu 'ta holaxe.
Berriz bakizu ze in genun? Bea, panad... Enrike panaderua zuk ez zenun izautuko?
-Bai, aitzia.
-Aitzia?
-Bai.
-Enrike panaderua. Berriz 'e astuak han, atzi hartan errota 'ro zea bat bazen. Astuak han utzi, lotuta utzi. 'Ta berriz zeara, Enrikena! Berriz han lo in gabian, lo 'ro oyian eon 'o 'ta berriz kargatu hurrengo goizin 'ta berriz martxa kargatuak.
Hik kendu duk, biño berriz 'e martxa. Geo munta patu ber milla pezta.
-'Ta han ordun lo itteko tokiya jartzen zizuen?
-Bai, bai, portatzen zien. Portatzen zien.
Andria bazun. 'Ta gaba hartan jana, goatzen naiz ze in zun, batxui zopa in zun. Eta batxui zopa jan. Geo ondotik ez dakit ze 'man ziun. 'Ta portatzen zien.
-Ordun zuek juten ziñeten errekaz bestalde, kamposantuan atzian don errota harta?
-Herriyan bertan. Herriyan do, oandikan 'e gouan dakat. Oañ ez dakit lehen bezela eongo den biño zubi bat.
-Bai.
-Zuiy hua oan 'e han al do?
-Bai.
-Herriyan bertan?
-Bai.
-Herriyan bertan e!
-Bai, bai, bai.
-Erreka azpitik pasatze 'a
-Elizan, elizan onduan.
-Bai. Zuiy hua pasa 'ta han errota bertan bada.
-Eskuiñeta.
-Eskuiñeta. Hantxe astuak uzten genittun. Mendiz joten bagiñen handik 'o hemendik, klaro.
Bestela ogiyak 'e hartuta noaiño eaman ber zenittun karga, astuak kargatzea. Bai, bai.
-A ze buelta.
-Bai.
-Beno.
-Oaiñ aixo jaten dela, ogiya 're.