Kontakatiluak

Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-009
Pasartea 0:19:40 - 0:22:55 (3' 15'')
Laburpena Maitxok ezkondu eta gero utzi zuen Txikierdiko lana, azkar gelditu baitzen haurdun. Auzoan argudioa egon omen zen, alegia, ezkondu aurretik geratu zela haurdun. Garmendira ezkondu zen, senarraren baserrira. Baserri handia zen: bi tolare zituen. Xabaleko sagardotegia Garmendikoek eduki zuten.

Transkribapena

- Ez ez, gu... Ez dut esaten... Gaiña ordun ez zen zaten gaur bezela 're...
- Urruti itten zen ordun gue itxia 're! Klaro, dena hola zen 'ta!
- Karo! 'Ta geo zuk zea... Anttoniokin, bueno nobiyua iñ 'ta seittuko zenun Txikierdin lanin! Ez?
- Bai, ezkondu arte!
- Ezkondu arte?
- Bai, seittun. Ezkondu 'ta geo 're hasi nitzan, biño seittun geldittu nitzan 'ta... Akabo!
- A, zea... Haurdun!
- Bai. Seittun 'ta... Hogeita batin... Nola zen? Hogeita batin betzi hillabete ezkondu giñala eta hogeita biyan jaiyo! Bai!
- Jose Inazio!
- Lendabizikua! 'Ta geo pilla erra torri dia!
- Bai!
- Atzetik!
- Bai, gouan dakat eta barriyun noski, lengua izango zela 'ta ez dakit zer 'ta geo san zizkiten!
- Ba!
- Ordun bakizu!
- A...!
- Barriyua 're ttikiya zen ordun! 'Ta denak kontrolatzen zin!
- Bai, 'ta...
- Ttikiya! Oaiñ kambituko zigu erki! Hoik betetzen dinin, biño....
- Oaiñ 'e holako hobio zion jendia!
- Bai, bestintzako! Biño etxeko... Etxeko gauzak... Klaro, oaintxe enteinttu baitut! Klaro!
- Bai, hombre! Geo san ziten: " Bai, bazin hor hola 'ta hola bazinak eta" ez dakit ze!
- Deneko izaten da jendia, e?
- Eske geo herritan hoi pasatzen da. Nola denak izautzen gan 'ta... Kotilleua!
- Horregatik esaten zattut ba geo... Ttikiya 'ta denan berri badakizu 'ta... Geo bat biño bestia listagua izaten da 'ta eaman itten du kontua! Denak ez dia...
- Bai, batzuk... Bai... Gehiyo errepaatzen dia ondokungatik... Beste batzuk, berriz,...
- Bai, biño ordun oso diferentia baitzen ordun! Oaiñ, oaiñ ya gutxiyo da!
- 'Ta Garmendi, Garmendi garaiy hartan baserri... Bueno oaiñ 'e hala da 'ta,
baserri haundiya izango zen.
- Bai oaiñ hambestekua!
- Beti!
- Beti.
- Beti! Biño san nahi nuke... Oiyartzunen...
- Nik beti saten dut, alperrik zembat eondu zen han! Entradaz atzi hua! Dena hutsa!
- Beno hutsa... Be serbiziyua itten zun!
- Bai, belarra sartu 'ta!
- Belarra 'ta artuak eta illarrak eta... Kosetxak!
- Geo honuntz bazin gambara!
- Bai!
- Eoten giñan tokiyan zin gambarak! Biño, e... Pasilluz...
Entradaz haunzkaldekua hua goraiño teillatu hutsa zen! Hutsa!
- Bai, tolaria!
- Tolaria 'men zen han! 'Ta geo ate zuten. Biño zuek izautu gabia, tolari hua han!
- Bai! Ez genun izautu guk hua!
- Zuek 'e martxan ez zenuten izautu?
- Antoniok hala saten zun, behintzat, ez zutela izautu 'ta seuaski attak 'e ez 'men zula
izautuko hua saten zun harek!
- Ez, ez, 'ta...
- Zen eurrez, eurrezkua! Hor do nomatte Ugaldetxon 'o pabelloiyan hor dakate udalak sartua!
Horrek jakingo 'u!
- 'Ta ordun Xabaleko... Xabalen bihan zen saardoteiya zuena zela...
- Bai, biño aldatu zin! Guk izandu genun urte mordoska batin!
- Zuek rentan bezela 'o izango zenuten!
- Gaztiak giñala!
- Errentan bezela 'o hola!
- Maitxo, Regina... Luisa neskame izaten zen... Ni 're eoten nitzan... Karmen ez, Karmen neska kozkorretan Errotaberrin eondu zen haur kontun 'ro hola. 'Ta geo ez dakit ze pasa zen! Geo gaztiak giñan 'ta...
- Geo saldu ingo zen, geo saldu, biño iñ, iñ ez zen bertan ingo?
- Keba! Garmendin!
- Garmendin iñ 'ta hara emango zuten!
- Klaro!
- Biño Garmendin Tolaria ez bazon...
- Bai, bai!
- Bai...!
- Tolaria bazen, biño hor ate zen hua ez zakiten! Goiyan!
- A...! Ordun bi 'o bazin!
- Paetan kontran eurrakin intako tolare bat!