Etxeko giroa

Familia, jatorria, etxeko giroa, erretratoak, lagunak, biografia, ohiturak, belaunaldi desberdinen arteko harremana

Etxean jende eta bisita asko

Transkribapena

Nor Rekalde ahizpak, ; Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-112
Pasartea 0:29:54 - 0:32:04 (2' 10'')
Laburpena Etxean zortzi anai-arreba, gurasoak, izeba, morroia, osaba zaharra eta neskamea bizi ziren. Baina, beti lehengusuak edo lagunak izaten zituzten etxean. Apaiz abertzale bat ere asko izaten zen. Bere ideologia zela eta zigortua zegoen, meza eliza atzeko kapilan eman behar izaten zuen. Ezin zuen aldare nagusian eman.

etxeko lanak, garbiketa

Transkribapena

Nor Mujika Ezponda, Mañoli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-120
Pasartea 0:07:09 - 0:08:24 (1' 15'')
Laburpena Berak egiten zituen etxeko lanak eta asteburuan tabernan laguntzeko beste bi emakume etortzen ziren. Garbitzeko trapuak erabiltzen zituzten. Arropa errekan garbitzen zuten, edateko ura iturri batetik hartzen zuten.

senideak

Transkribapena

-Ta zenbat senide ziñaten garaiy hartan?
- Betzi
-Zuek betzi ta?
-Gu sei.
-Osake senide asko baserriyan.
- Bai, garaiy haitan baserriyan ta izaten tzin seiko gutxi gorabehera, familiya holaxe. ...
- Osake bi ta hola...
- Ez ez, ezta pentsatu re.
- Pekatua izango zen hua re..
- Pekatua?
- Ez zea. Bikaiyuk hala ezkontzeko jonezkeo duplikau san men tzun jesukristok e. Asike...
- Ta zuek ze bizi ziñaten gurasuk ta senidik bakarra? o osaban bat, o amona, o attona...
- Osaba bat bagenun mutilzaharra, besteik ez, gaiñekun.
- Nik attona, izautu nun guekin, nik 12 urte nittula hil tzen.
- Ta zer tziñaten zuek zuen kasun, maixterrak ziñaten o?
- Bai, gu bai.
- Zuena etzen baserriya,?
- Ez
- Ta gotzen tza zeiñena izaten tzen?
- Bai, gue osaba batena, Donostiyan bizi zena. Attan arrebana.
- Ta ordun errenta bizi ziñaten?
- Bai.
- Ta akortzen tza garaiy hartan errenta zenbat izaten tzen?
- Zenbat zen? Ui, ikusi behin biño gehiyotan bai, torri ta errenta patzen tzela, biño zenbat...
- Ta ze tortzen tzen osaba bea errenta..? Hillabetero?
- Bai, hillabetero.
- Hillabetero tortze al tzen?
- Bai.
- Ta zuek itxeko nausi. Pelukuk.
- Atta bai. Hua mazti....
Nor Arbelaitz Zapirain, Maria Jesus; Mitxelena Arbide, Bixente
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-113
Pasartea 0:01:44 - 0:03:24 (1' 40'')
Laburpena Senide asko ziren baserrietan, garai hartan horrela zen. Maria Jesusen familian maizterrak ziren, Bixente eta aldiz nagusiak ziren.

Aurkezpena

Transkribapena

Nor Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-108
Pasartea 0:00:00 - 0:01:06 (1' 06'')
Laburpena Izen abizenak: Maria Luisa Rekalde Urdanpilleta. 1928ko ekainaren 21ean jaio zen Oiartzungo Garro (Ugaldetxo) baserrian. Aita zuen bertakoa eta ama Altzibarko Irundarrenekoa.