Etxeko giroa

Familia, jatorria, etxeko giroa, erretratoak, lagunak, biografia, ohiturak, belaunaldi desberdinen arteko harremana

-

Transkribapena

Nor Iza Artola, Joakin
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-062
Pasartea 0:00:00 - 0:04:50 (4' 50'')
Laburpena Klaketa. 1911ko abuztuaren 20an jaio zen, Ugarte Errotan. 10 senide dira. Senideen berri. Izeba egunero joaten zen mezatara eta boiloak ekartzen zizkien. Ez da gogoratzen gurasoak nongoak ziren. Galdera egingo zaiozu?

Heziketa etxetik hasten da

Transkribapena

- Ikusten baute 'ta.. Asko... Kaso asko tortzen da e. Asko kusten da. Hola da, hola da gaur.
- 'Ta len etxetik, edukaziyua etxetik, len?
- Hoi da. Hoixe. Bai.
- Bai. Leno bai. Geo... Itxian... Sei urte arte itxian eoten zen umia 're. Sei urtetan eskola hasi 'ta bitartin beti itxian 'ta... ttiki-ttikitandik itxian zetua miño oañ... Ttikitatik eamaten dia 'ta uzten dia 'ta... a!
- Ni e' naz akortzen behiñ 'e gue attak juik, behiñ 'e. Oaiñ hitz zorrotza san 'ta errespetu gaitza. Amak bai hola besotik hartu zerbait astindu, jo 're ez. Miño gaiñekun errespetua... Nik ez dakit, kobardiuk giñalako 'o nola san. Nik... Gu senidin artin 'e sesiyun 'ta hola...
Bai, zerbatte bai, miño "Zauzte ixilik!" amak 'o attak satia nahikua zun 'ta akabo. 'Ta hola... Gaur umia trebiago 're bea 're heldu da miño sukaldin, len san dutena, sukaldin ez dela gehiyegi-gehiyegi zeatzen
Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-058
Pasartea 0:23:30 - 0:24:40 (1' 10'')
Laburpena Lehen, ttikitatik, etxetik, hasten zen heziketa. Enrike ez da gogoratzen aitak jo zuenik, baina hark hitz bat esan orduko errespetua jartzen zuen.

Portuberritik Okillegira

Transkribapena

- Gue Dolorex bizittu zen han, Dolorex oaiñ Altzibarren bizi da, nik ez dait zenbat denbo izango den torriyikan, ni handik ezkondu nitzan Okillira, bai, treintaynueven ezkondu nitzan, el año treinta y nueve, el día de Santa Cecicilia.
- Hogeita hiru urtekin?
- Bai.
- El día de Santa Cecilia ezkondu nitzan.
- Eta nola izautu zenun zea, mutilla.
- Ne gizona? Ne gizona argentinua zen, e... miño txikiyak zil... mueno, hamahiru-hamalau urtekin 'o torri zin familiya honea eta geo gerrako dembun nola jende asko
detenittu zuten Makintxea, Portuberri ondoko zentrala hartan...ko gizona eraman zuten, bueno hortako, ne gizona 'ta hoik Ittuinen bizittu zin, Ittuinea torri zin Ameriketatik. Eta geo, klaro lemizi, karri zuten dirukin bi itxe eosi, esa es una historia, eta bizitzen jarri zin Ittuinen,
osasunik ez zulako etorri zin Ameriketatik ne suegruk eta banku batin jarri zuten dirua, itxia eosi 'ta gañekua, eta banku horrei... beste bankuk san 'men ziyon eun batin: "Dirua hoi hortik atetzia hobe 'zu zertik banku horrek soiñu txarrak ttu" 'ta gue...
ne suegrak kontestatu 'men ziyon: "Ze nahi 'zu zurian jartzia 'o zer?". Efektibamente: bankuk kiebra jo eta sosik gabe gellittu zin. Eta geo ordun, béak eosi zuten tokiyan jarri zuten taberna 'ta zezena izaten zen ordun, oaiñ artifizialetik denak, eta han hasi zin bizitzen.
Eta, e... hamasei urtekin 'ta hamabostekin bi zarranak, ne gizona 'ta bestia... Dominikan gizona, zea genun... Jon, lanea jon zin Frantziko ez dakit noa 're... 'Ta ordun ne gizonak miñ hartu zun han, arbol batek azpiyan hartuta, urtebete pasa 'men zun Pamplonako klinika
batian. Eta geo, taberna nola baizen de Elgorriaga, Elgorriagan denbo batin Baños de... Elgorriagan zin, oaiñ ez da, oaiñik 'e zoluak 'o han zozten. 'Ta horrea tortzen 'men zin Donostiko jende asko bañoa eta Vasco-Navarrako nausiyak 'e horrea joten 'men zin.
'Ta geo nola baizuten taberna 'ta ne suegrak oso ongi zekiyen kozinan, eta hara hasi zin joten euna pasatzea 'ta taberna horta, 'ta han konfiantza in zuten eta ne gizona 'ta be... bi anaiak sartu zittuzten Vasco-Navarrin. 'Ta Ittuitikan oiñe...
tortzen ttunen bizikletan haik eunero Pasaira Luzuriagana lanea, lemizi. Lemizi Luzuriaganin hasi zin 'ta geo Vasco-Navarrea pasa. Ittuindikan bizikletan eunero!
- Zenbat dembun?
- Nik ez dakit... bi ordu bai gutxinin... geyo!
- Miño urtetan 'ta hola 'o?
- Bai bastante urte, geo... zenbat urte zango zin? Sartu zenin hogeitahiru urte 'o,
honea torri zenin zeara Makin... 'ta geo Makintxeko gizona hoi nola eaman baizuten detenittuta kartzela, harren tokiyan torri zen ne gizona. 'Ta geo bakizu, apopilo tokiyak eta ber izaten zin... ne itxea jon zen apopilo 'ta handikan in genun izauera.
Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-052
Pasartea 0:02:00 - 0:05:40 (3' 40'')
Laburpena Arroxa Ergoiengo Portuberri baserrian jaio zen eta Karrikako Okillegira ezkondu zen. Gizona argentinarra zuen, baina gurasoak Ituren jaioterrira itzuli ziren, eta handik hasi ziren anaia eta biak Vasco-Navarra argindar enpresarentzat lanean. Portuberrin apopilo zegoela ezagutu zuen Arroxak gero bere gizona izango zena.

Transkribapena

Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 3
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-044
Pasartea 0:11:00 - 0:16:15 (5' 15'')
Laburpena Luisaren gurasoak seme-alabak gazteak zirela hil ziren. Ikasketak eman zizkien osaba apaiza ere goiz joan zitzaien. Senideen zainketaz.

Heziketa etxean hasten da

Transkribapena

- Zeiñek ingo likek? Andre bat zen Gariñokua. Bea, zea pasa, polio 'ta elbarra geldittua da, Arruabarrenakin espostutaku hoitakua da bea horren lengusua 'ta. Hoik joten zin Ugaldetxoa eta elbarrittu horren ama karro batin marmitakin topoa.
'Ta karru hartan eamaten zun karga dena topoiño. 'Ta geo bueltakun, eskola umikin tokatzen, 'ta eskola umik Jexuxin 'ta hoik, "guk hartu 'ta eamaten genioken ba harrei itxeaño! Oaiñ belaxe eamango liotekek!" E! Ya fijo jarriya!
Nik ez dakit andri harrek zerbatte mango ziyoten, ez ziyoten, biño nola san zun harrek, nola eunero hartu karrua eta nola itxeaiño, Gariñoiño, e! Txaparretik gora nola kartzen ziyoten. Nik hortan diferentzi haundiya... Ez do!
- (...)
- 'Ta hoi gurasun falta da, e! Hoi gurasuk in ber du!
- Bai.
- Lendaiziko eskola gurasua da!
- Bai, ez? Eskolak ezin du
- Dena ezin du.
- Kultibatu.
- Ordu asko dia...
- Pulir, como pulir. Eskolak segi, biño hasiera itxetik, hasieran ez badu,
itxiin ez dun hua zuk ez 'yozu han sartuko, e!
- Ez, porke gaiñea ez badu ikusten hoi itxian...
- No.
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-044
Pasartea 0:09:30 - 0:11:00 (1' 30'')
Laburpena Bere ikasle batzuek egunero laguntzen zioten emakume bati. Lehendabiziko eskola gurasoa da.

Heziketa

Transkribapena

- (Oaiñ) ondokui kasoik in gabe, 'ta len zea gehiyo zen, ez?
- Edukaziyua 're bai. Oain nik harrapatzen dut jendia edukaziyoik gabia. ¿Ahora quién te da las gracias? ¿Quién te cede... Nik oaiñ edukaziyoik gabia harrapatzen dut.
Nik hortan asko zeatzen dut, diferentzi haundiya aurkitzen dut, dembo ¡atetik honea. Dembo 'atin cualquiera te hacía un enkargo, ahora, oaiñ ez dut motiboik iñorrei esateko, ez dut ze iñ berrik, biño oaiñ zailla. Ordun con diez centimos que le dieras, feliz del todo, o
itxeko konsejua izaten genun, ez hartu! "Iñ, biño ez hartu!" Gui hoi saten ziguten. "Hoi iñ in ber da, biño ez hartu." Hoi egiya da, e!
- 'Ta eskolan hoi 're iakusten zen, edukaziyua 'ta hoi 're bai, ez?
- Zaharrai errespetua, lagundu.... Oi! Jexuxin, ez dakit izautuko 'un honek. Jexuxin...
- San Jose.
- San Jose, mutilla elbarrittu baiziyon...
- Bai.
- Horren atta.
- Hoiken atta.
- Pues horrekin omenaje bat in ziten ba! Eta horrek san zun: "gu bezela...
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-044
Pasartea 0:08:15 - 0:09:30 (1' 15'')
Laburpena Heziketa asko aldatu da. Lehen, ondokoari mesede egiteko prest egoten ziren. Zaharrak errespetatzen ikasten zuten.