Auzoak

Auzoetako, kaleetako jaiak

Karrika, harrika eta makilka

Transkribapena

Nor Pagadizabal Artola, Segundo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-136
Pasartea 0:02:44 - 0:04:12 (1' 28'')
Laburpena Auzoen artean beti izan da pikea, baina sanoa. Beraiek ez ziren ergoiendarrak, tornolarrak baizik. "Karrika, harrika ta makilka". Karrikatarrei zergatik deitzen zitzaien hala azaltzen du. Aspalditik datorren kontua omen da hori. Beste esaera mordoa esaten ditu: "Oiartzun, gogor erantzun" ...

Tornola eta Ergoien

Transkribapena

Nor Pagadizabal Artola, Segundo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-136
Pasartea 0:01:01 - 0:02:44 (1' 43'')
Laburpena Tornolarrak dira beraiek zalantza izpirik gabe. Garai batean Ergoien eta Tornola bereizi egiten ziren. Tonola Fagoagako errotatik gorako guztiari deitzen zitzaion. Baina gaur egun dena Ergoien da. Ergoieni ijito auzoa deitzen zitzaion eta beraiek ez zuten deus jakin nahi Ergoienekin.

gurutzeko frontoia

Transkribapena

Nor Oiarzabal Arozena, Joxe Juan. "Gurdiya"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-129
Pasartea 0:18:43 - 0:20:21 (1' 38'')
Laburpena Gurutzeko eskolan frontoi berezia zuten. Eskolaren parean frontoia zeukaten neska eta mutil banatuta. Ezker pareta zuen aldean mutilak jolasten ziren, eskuin aldean berriz neskak.Frontoiari teilatua ere egin zioten, baina haizeak eraman zuen.Futbolean ere aritzen ziren errepidean.

gurutze

Transkribapena

Nor Oiarzabal Arozena, Joxe Juan. "Gurdiya"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-128
Pasartea 0:23:13 - 0:25:12 (1' 59'')
Laburpena Gorrinzuloaga Gurutze auzoan dago 2 kilometro edo daude auzora. Inguruko baserriak : Gorrinzuloagaberri, Buenabista, Amezti eta gorago Pikokarate (Pikoketa) dira. Bazuten harremana auzoen artean.

auzoa

Transkribapena

Nor Mujika Ezponda, Mañoli
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-120
Pasartea 0:10:35 - 0:11:25 (0' 50'')
Laburpena Ez zegoen argirik kinkiya erabiltzen zuten. Auzoa dena lokatza zen eta bide nagusira atera arte zapata zahrrekin ibiltzen ziren, gero garbiak janzten zituzten kalera elizara joateko.

Soroeta

Transkribapena

Nor Oiartzabal Egiguren, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-110
Pasartea 0:02:12 - 0:03:30 (1' 18'')
Laburpena Handi samarra zen baserria, behi bat hazten zuten artoa ere ereiten zuten.Ondoan kanpoko jendearentzat barrakoiak zeuden. Berak prestatzen ziren otordua, taberna zeukaten.

Lehengo Altzibar

Transkribapena

-'Ta garai hartan, zu mutil-kozkorra ziñanian, Altzibarren oain biño itxe gutxiyo izango zian.
-Jo! Toki askotan, guzitan, bezela, lau itxe Altzibarren orduan, geo hasi zian itten, itxe mordoxka't in zuten.
Kontratista akortzen naz, hoik Aldapa goiko baserriko kontratistak, Etxebestek. Itxe mordoska 't in zittun 'ta. Harrek eta geo beste kontratistan batzuk in zittuzten, Altzibar asko haundittu da.
Asko, asko. Altzibarren, asko konstruittu da.
-'Ta ze, ze, ze itxe zien, etxe ale batzuk izango zien ordun?
-Ale batzuk ordun, bai. Akortzen naz: Zikirone 'ta Albisturrene 'ta gue itxia 'ta.
Torre 'ta Xixarione onduan 'ta, itxe gutxi, itxe gutxi! Silone, Perurena korredoria jaiyo zen itxia 'ta holako batzuk, ale batzuk. Ordun biño doble 'ta doble, lau halakoz gehiyo in dia Altzibarren itxiak. Bai, lau halakoz bai gehiyo. Aixa!
-'Ta kamiyuak oan bezela 're ez...
-Bakizu beti aldatzen ai dia, mejoratzen ai dia. Esto... Zea in dila, rotondak in dila, hau dela, hora dela. Bai, bai, biño lengo kamiyua.
Altzibar, Errentitik joten dena Egualdetxon barrena. Geo, kaletik jeixten dena. Geo, Altzibartik, leno san dutena, Artikuzkua. Handik Ergoina. Lengo kamiyuak, pixka 't mejoratu normal. Garaiy haitan bakizu...
Lau kotxe ez zian ibiltzen 'ta. Oan, berriz, haumbeste ibiltzen dia 'ta.
Nor Landabea Lasa , Pakito
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-093
Pasartea 0:07:23 - 0:09:00 (1' 37'')
Laburpena Lehengo Altzibar nolakoa den azaltzen du. Gerora etxe asko egin dira Altzibarren, Etxebeste kontratistak. Etxeen izenak: Zikirone, Albisturrene, Torre, Xixarione ... Etxe gutxi ziren, kaleko etxeak. Kamioak lehengoak izaten segitzen dute, baina materiala hobetu da.