Mokozorrotzeko meategiak

Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-015
Pasartea 0:19:45 - 0:21:00 (1' 15'')
Laburpena

Urederren idi-parea zuten. Mokozorrotz meategietatik materiala trenera garraiatzen ibiltzen ziren idiekin. 'Harloria' deitzen zioten harri zurixka ateratzen zen meategi horietatik, eta baita metala ere.

Transkribapena

- Bagenittun iriyak e, iri pare bat, bai... 'ta harekin. Geo minasen; Mokozorrotz. Mokozorrotz deitzen den itxia bada 'ta mina han. Han harloria harria bereixten zuten, baliosua, Astuariasea 'ta eamaten zuten.
'Ta Bentasea eamanteko ez dakit zenbat patzen ziyoten, gutxi.
- 'Ta zein ibiltzen zen atta iriyekin?
- Atta bizizen artin bai, geo anaiyak. Harloria saten geniyona, harri zuri antzeko bat. 'Ta metala 're bai, (kaltzi klatzekuak). Bentasetikan bialtzen zuten halako tranbia ttiki bat zea propio hortako gauzak eamantekua. Hola.
- Eta ordun attak iriyakin ze itten zun? Minetatik hartu eta trena arte 'ro jetsi?
- Hemen, minetatikan hartu eta trenea eaman 'ta ez dakit ze patu... gutxi, miño orduko dirua. Dirua zerbatte, familiya atetzeko aurrea.
- Hamar seme-alaba atetzeko!
- Aber!
- Lan pilla erra bai.
- Oaingo kontuik ez zen.
- Ez zen, ez zen...