Igandean meza eta erosketak

Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:02:50 - 0:04:00 (1' 10'')
Laburpena Jende gehiena igandeko seietako mezara joaten zen. Kalean, dendak, ile-apaindegiak eta tabernak irekiak egoten ziren ordurako, orduan aprobetxatzen baitzuten auzoetan bizi zirenek erosketak egiteko.

Transkribapena

- Auzuan ez da inor ikusten, miño len bai ez? Muimentu haundiya.
- Orduan jendia asko ibiltzen zen, zean, barriyoko jendia dena hemen, dena betia eoten zen hau.
- Gaur ez baita inorre oiñez ibiltzen.
- Barriyoko jendia goizin seitako meza joten zen ordun. Hemengo kamionetan kargatu dena, kamionetan dena, atope!
- Seitako meza joten giñan.
- Seitako mezeta.
- Barauik?
- Barauik ez! Kafia 'ta kopak eta eanta. Denak ordun, bai, gu miño gehiyo... Oiartzunen, Oiartzunen dena, jende gehina izaten zen seitako mezan. Dena betetzen zen hua.
- Eliza atope bai, seitako mezan, dena betia.
- Atope. Atzin zutikan jarrita.
- Bai 'ta, eosketak 'e igandin itten zin ordun.
- Erekitzen zian, taberna denak. Taberna denak, zea, seiak miño lenotikan erekiyak.
- Bai, bai.
- Pelukiyak eta 're, bazin hiru 'ro, hiru. Haik 'e bai, denak.
- Bai, bai. Bostak miño... Frantsesak bostak miño len erekiya zea...
- Todo, todo, todo... Carnicerías todos también se abrían. Se abría todo el comercio antes que las seis.
- Ordun bakarrik jaisten zelako?