Haurra eduki eta gero, ezin etxetik atera

Nor Irastortza Artola, Inaxi
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-015
Pasartea 0:45:10 - 0:48:10 (3' 00'')
Laburpena Haurra izan eta gero, berrogei egunean ezin izaten zen ez etxetik atera ezta lan gogorrik egin ere. Haurra segituan bataiatzen zen, eta, amak etxean gelditu behar zuenez, aitabitxi-amabitxiek egiten zuten. Berrogei egunean ezin zen lanik egin, baina haurra amak zaindu behar. Orduan aita zelaian aritzen zen lanean.

Transkribapena

- ... emakumiak. Hola enteintzen dan zerbatte partuko kontuz 'ta. Hura, haitako bat onduan eta launtzeko pixkat 'o komeri. Hala haziyak dia gue umiak. Denak denbu haitan gaiñea, denak.
- Eta parteratikan 'ta meikunetik aparte, zue ama 'o ahizpetako bat 'o ez al zen eoten?
- Bai, bai. Baita 're, klaro eukitzen genun, eta kobratzen zuna patu 'ta, grazimenta pixkat eman harei 'ta... hola, kontuak.
- Eta zue garaiyan ba al zen oaindikan haurra euki 'ta geo izin zela berrogei eunetan 'o etxetik atera 'ro?
- Bai, beorregi eunian. Ez zen zeakin ibilli ber 'e, kargakin 'o...
haurra izandu eta behintzat berrogei egunin itxetik ate gabe, berrogei eunea ordun kalea 'o... ordun atetzen giñan.
- Eta bataiyatu noiz itten zen haurra?
- Bataiatu seittuan. Seittun bataiatu. Gaur bezela jayo eta hurrungo egunin ya bataiatzea, komoduak, atautxi-amautxiyak preparatuak. Hori bai.
- Ama joten zen eliza haurrakin?
- Ez, ama ez zen... beste bat, ahizpa bat 'o haurrakin, amak ez daka atetzeik.
- 'Ta itxetik ezin al zen ate Inaxi?
- Berrogei eunin ez. Etxetik ez, eliza 'ta hola kanpoa ez.
- Miño baserriyan onduan bai?
- Bai, etxian jaiki 'ta in ber zen. Ez, lanin zelaian 'ta hola ez, ez, berrogei eunian. Nada!
- Miño etxian zerbatte lana aiko ziñazten?
- Honbre! Haurrak beren arropak 'e, hiru aldiz 'o... hiru miño geyo, kanbiatu ber izaten zen 'ta zikiña zela eta hau zela 'ta hua zela 'ta marru itten zula 'ta haiken harekin... han, harei kaso in behar. Amak gehiyena kaso.
- Gaiñea lehen amak ingo ziyon kaso, oain bezela atta 'ta ama biyek ez?
- Keba! Amak mayoria, attak zelaian lanin. Hala.
- Eta gor hazi ber izaten al dia haurrak, Inaxi?
- Segun. Nei... oain denbua joan zen 'ta komei miño nik errax. Errax 'o... ez behintzat holako goortasunik. Oaiñ 'de tokatuko die, denetik tokatuko die, batzuek parto gogorra bestik parto ariñaguak... bai. Petxua gaiñea ematen zitzaiyen orduan, denak petxua.
- Lehen ez zen biberoyik eta?
- Ez, ez. Biberoyaik...