Gurutzeko tabernak

Primary tabs

Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-060
Pasartea 0:45:00 - 0:46:40 (1' 40'')
Laburpena Tabernaren aurretik, denda ttiki bat zuten galdostarrek. Auzoko esnea hartzen zuten eta Donostian saltzen zuten. Handik ekartzen zuten dendarako jeneroa. Sagardoa ere saltzen zuten eta pentsua ere bai: errejilloia. Gurutzezarrak goian zuen taberna, eta, behean, heia; hazitako zezena edukitzen zuten. Hika.

Transkribapena

- Bai, hor esnia hartzen genun. Barriyoko esnia hartu 'ta Donostira joten giñan. 'Ta denda txiki bat han jarri zen. Hau iñ biño lenotikan.
- Klaro.
- Esneketa jon 'ta handik, handik ekartzen zin gauzak saltzeko 'ta.
- Bai, saltzeko 'ta bai.
- ¡Y sidrería también!
- Y sidrería también.
- Bai, e?
- Bai. Hiru kupela 'ro itten zian. Saltzeko hor bertan.
'Ta pentsua 're saltzen genun, pentsua 're.
- Ni gutxi akortzen naz pentsutaz.
- Joe, errejilloi 'ta bueno denetikan. Dembo batian.
- Pentsua saltzen zela hemen garai batin! Pentsua.
- Hi, ez al yaz akortzen hi?
- Gue itxian nola ez baizen gastatzen pentsuikan ez naz akortzen ni
- Hik otia itten yun mendira jonta.
- Nik pentsua hortik eamaten nun, Arkaleko menditikan.
- Otia.
- Bi urtetan segidan.
- Gerra hasi zenian hemen, zea, hoi dena almazena zen atzi hoi. Errejilloia, iriña, klase guztitatik.
- Ya, ya ya.
- Geo ya utzi zen hoa.
- 'Ta, Gurutzezarra zer zen taberna 'ta denda baita 're? 'O taberna bakarra?
- Taberna.
- Zer zen lenagokua, 'o...
- Hua lenagokua uandikan, bai. 'Ta geo eoten zen hor zea, behiyak 'e bai.
Eta zezena 're bai, zea...
- Bai, ikullua 're bian zuten, bajun, tabernan bajun zuten, hemendik sarrera zula.
- Bian heiya. 'Ta behiyak eta zezena.
- Zezena galanta eoten zen hor, bai.
- Hazitakua.
- Hazitakua, bai. 'Ta geo goiyan berriz, zea taberna.
Atarikoan noiz: 
Ostirala, Iraila 15, 2017