Gerrara eramanak

Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-052
Pasartea 0:13:30 - 0:15:40 (2' 10'')
Laburpena Inazio anaiak sei urte pasatu zituen gerran; azkeneko urtea, Bartzelonan. Zorriak janak itzultzen ziren etxera. Hika.

Transkribapena

- Hura zen; biarrena. 'Ta geo Inaziok: horrek sei urte pasa zittun gerran.
- Bai, san izandu digu gui.
- Geo hoi... horren eaman ber zuten... hemezortzi urte komplittu gabe eaman zitenen
gerra gue Inazio. Sekulan Oiyartzundik ate gabia, pusill bat ikusi gabia 'ta... hala eaman zuten. Sei urte pasa zittun. 'Ta Manuelek suertia izandu zun; ya gerra bukatu zen 'ta Lesakan in ziñen soldauxka. Lesakan bazen konpañiya, bakizu gerra ondorin
nonahi jartzen zittinen 'ta. Bai. Ge Inaziok azkeneko urtia pasa zun Bartzelonan soldado, Bartzelonatik zeatu zen... Zorri pilla 'rra karri ziñen. Itxian sartu zenin, ne atta difuntua uztarriyan jartzen behiyak 'o ez dakit ze ai zen 'ta:
"Atta, dena zorriz betia torri naz 'ta...", "E'yaiyela ordun gotti jon" 'ta gue amak arropa guziyak hartu 'ta balde batin sartu ziñen suan jarri 'ta denak han bukatu zin zorriyak.
- Jo! Nola torko zin haik!
- Bai. Zorriyak... nik kusi nun mutil bat, (berez 'e zea zikiñ xamarrak zittuzten) 'ta ne gizon difuntuak, orduko gerra, klaro, gerra bukatu... Koxme zun izena 'ta, e... san zin: "Ekarri nazu alkandoa 'at" 'ta "Ze in ber 'zu",
"Koxme, nik uste 'ut, zorriyak dena betia dola 'ta putzun sartu ber dut, putzun". Harren bizkar-hezurrako hezurra hoi dena, dena zorriyak jana ziñen, llagatan jarriya. 'Ta hala bizi zen hura gizajua, amaik ez zun ta... atta...
Eta ne gizon difuntuk hartu zepillua dena garbittu, garbiya jantzi 'ta bueno... holako ixtoiak!
- 'Ta klaro, gerra zu ongi gotuko za. Hogei urte...?
- Hogei urte, gerran. Ni dena gotzen naz gerra.