Etxean jaio

Primary tabs

Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-053
Pasartea 0:37:00 - 0:39:40 (2' 40'')
Laburpena Erditze guztiak ezberdinak dira. Orduan ez zen ospitaleetan jaiotzen. Bazegoen Clinica Pilar edo, baina gehienak etxean jaiotzen ziren, praktikantea etxera ekarrita. Urruti bizi zirenak parterekin moldatzen ziren. Lehen haur asko hiltzen zen.

Transkribapena

- Nola izaten da Arroxa... hor... ordun zea... lendabizikukin zeaguo... ezjakiñaguo, miño geo ikasten jongo da eta erraxaguo itten al dia 'o ez du zeikusiyik?
- Ez, ez, ez. Denak difentik dia. Partu guziyak denak difentiak. Nik izandu nuna arraxena;
odola galdu nun hori, partoik erraxena. Bai. Eta zaillena hamargarrena izandu nun. Ez, ez. Denak difentik dia, parto guziyak.
- Denak difente. Ez du...?
- Ez, ez, ez. Ez du ezer esan nahi horrek. Netzako behintzat torri zin bezela hartu.
- Eta denak Okillin jaiuk dia?
- Ez, Mari Carmen hau 'ta Eustaqui Portuberrin izandu nittun ¿Sabes porqué? Que...
hara jotia bat ber nun geo kuidatzeko 'ta gue itxian ezin zutelako... no sé porqué... 'ta in niñuten horrea karri 'ta hor izandu nittun bi, gaiñeku denak han.
- 'Ta Portuberrin zeiñekin izan zenittun? Meikukin?
- Ez, ez. Berriz 'e beste amon bat; ne izeba bat, bizi zena han: Santanderren. Baserriya hortan bizi zena. Harrekin... hua 're asko ibiltzen zen partun, beak ez ziñen haurrik biño partun asko ibiltzen zen.
- Maixtra ibiltzen zena baita 're? Hua bea?
- Ez, ez.
- A, beste bat?
- Zarrena zen hoi. Bai.
- 'Ta noiz hasi zen ospitalin 'ta? Hoi ya beranduo, ez?
- Beno, ordun ez zen ospitalin. Izaten zen klinika Pilarreko bazen ordun, Pilar oaiñ
'de bada 'ta... Hemen bada auzuan Pilarrin jaiuk eta... Gaiñekun denak itxian izaten zin haurrak; praktikantia karri itxea 'o hola. Dena hola izaten zen. Miño urruti bizi zenak, beti holaxen: emakumikin.
- 'Ta geo oaiñ haurra eozer zea dunin meikuna 'ta eamaten da, miño len asko itxian sendatuko zen?
- Itxian, itxian. Itxian. Sendatzen ez dena hil, porke leno umia kantidadia hiltzen zen e!
Astero entierrua izaten da umina, oaiñ bi urtetik behiñ 'e ez da izaten, ezta hirutik 'e (...dik). Klaro, oain bezelako adelantuik ez zen 'ta hiltzen zen. Klaro, meikuk 'e inportantzi haundiyik ez ordun umintzat. Beak 'e ez zuten holako estudiyuik oaindik medikuk.
- 'Ta abitu 're... jesus! Meikua hara ailletzeko 'o haurrakin jeixteko, biria haitatik 'ta...
- Bo! Tz-tz... Haurrakin iñor gutxi jaitsi izango hunen... beti itxea meikua...