Auzotarren kontuak

Nor Unsain Iartzabal, Domi; Arana Aranburu, Marijose; Manterola Arrieta, Maillolli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-067
Pasartea 0:11:10 - 0:11:50 (0' 40'')
Laburpena Auzoko batzuen gainean; borondate onekoak ziren, baina zikinak egoten ziren. Pikuak eskaintzen txapelan, eta txapela zorriz betea. Hika.

Transkribapena

- 'Ta Potto Kizmillo?
- Kizmillo.
- Jo, gotzen nan zea, piko garaiyin hi, kriston borondatia zinen.
- Mariangatik 'ta hasten 'men da, Joxemiel...
- Harren ixtoiak kontatzen? Bueno, a ze parrak!
- Parrak?
Piko gaitza zinen 'ta beti pikuk ematen 'ta. Zin, anai-arrebak, zorriyaz betiak zikin-zikiñak. 'Ta ordun ze itten zun? Be txapelan jarri 'ta zeak pikuk eta: "Hala gaztiak jan, jan, gue... Hemen piko gaitzak", 'ta ematen zigun nazka bat,
zorri guziyak han saltoka eta pikuk han zeatzen...
- Eskuak 'e bai, zikin-zikiñak, buf!
- Zikin-zikiñak bai. Anai-arrebak zin. Etxe zar batin bizitzen zin.
- Haik 'e amakiña lapurtzen zitenen egurra 'ta gaiñekua.
- Bueno! Ene!
- Bai neska.
- Sua pixten zutenin itxian leihutatikan 'ta bazter guzitatikan kia atetzen ziyoten.
- Bai erra!
- Haik ixtoriyak, bai.