‘Oiartzuarren baitan’ izeneko proiektua 2006an abiatu zen eta oinarri-onarrian hauxe du helburua: azken urteetan hain azkar aldatzen ari den Oiartzungo hizkera biltzea eta, honekin batera, herriko memoria kolektiboa ere jasotzea. Biltzeaz gain, zabaltzea ere badu helburu. Hona hemen emaitza nagusia: oiartzuarrenbaitan.eus ataria.
‘Oiartzuarren Baitan’ proiektuaren sustatzailea eta egilea Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea izan da eta Oiartzungo Udalak hasieratik eta ehuneko ehunean finantzatu du. Txoko hau aprobetxatu nahi dugu bidelagun izan ditugunei eskerrak emateko: Badihardugu elkarteari, oiartzuarrek osatutako Aholkulari Batzordeko kideei, Oiartzuera taldeko lagunei eta modu batera edo bestera parte hartu duzuen guztiei (aholkuak emanez, animatuz, parte hartuz...); eta, nola ez, beren etxeko ateak zabaldu dizkiguten elkarrizketatuei eta euren senideei.
Eskerrik asko guzti-guztioi!!!