Portuberri taberna eta bilera

Primary tabs

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:51:20 - 0:52:50 (1' 30'')
Laburpena Portuberri Tornolako taberna zen. Soinua jotzen zuten jaietan eta huraxe zen Tornolako bixitasuna. Gainerakoan, lana. Auzolana: gerraren ondoren elkarri asko laguntzen zitzaion. Zagiya. Haixtiya. Makua.

Transkribapena

- 'Ta haik taberna zuten, Portuberrikuk? Zu gotuko za hoi, ez?
- Bai. Zaiya izaten zuten, behintzat ardoz betia. Bakizu, bi muturretan lotua zaiya. Gu joten giñen billa.
- 'Ta billera 're izautu zenun zuk? Portuberrin billera 'ta? Bertakua aitzen zen, ez?
- Zerbatte izautu genun bai. Soiñua ikaarri gustatzen zitzaigun gui ordun 'ta.
Jon goiko aisteira 'ta iandetan, illunaarretan 'ta gaztiak eta soiñua gustatzen zigun orduntxe. Horaxe aittu ber. 'Ta ongi tortzen giñan beti gu.
- Eta huaxe izango zen tombolako zea, ez? Gaiñekun hoaxen bixigarriya 'o... Difentia, ez?
- Bai, gaiñekun ez dakit.
- Gaiñekun han lana besteik ez.
- Lana, aitzurra ta makuun 'ta denea.
Portuberrira jon izandu giñan makooa. Txiki aldi erra hartua nin orduntxe. Zalai zoru haundiya do han, e? Beko zoku hora.
Txiki arraiyo makuuan bestin tartin ni 're. Han nitzan, behintzat.
- Bata bestin arrimun.
- Hantxe.
- Leno auzo lanin gauz asko. Oaiñ ya bakoitxak beria...
- Ordun alkarrei asko launtzen zen. Gerra ondu hartan, berra 're bai 'ta. Oaiñ ez da. Oaiñ ez da holako launtzik, holakoik, ez da.