Ilobak arront maite

Nor Pagadizabal Artola, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-085
Pasartea 0:20:25 - 0:22:20 (1' 55'')
Laburpena Iloba zaharrena nola jaio zen kontatu digu. Berez etorriko zen, baina praktikantea deskuidatu egin zen, eta herioan eraman behar izan zuten. Ilobak ttikitatik zaindu zituen eta arrunt maite ditu, eta baita ilobek bera ere. "Heriyun eaman ber". Jibatu.

Transkribapena

- Ta Txaondon jaiyoko ziñan!
- Txaondon jaiyua bai.
- Denak han jaiyoko ziñazten?
- Hamar hoik 'e han jaiyuk dia. 'O kampun jaiyuk 'e baia.
- Bai, gaztinak hala izango dia, ez?
- Zarrena eaman zen betti larri arraiyo! Gu marruez geldittu giñan jakiña. Umia erra baizen arront hoi, gaiñea Josetxo hoi. Ikaraarrizko bultukin zeillen gue emakumii ba.
'Ta hor zea... Ez balia iñorre jon meikun billa, hoa jaiyo ingo zen. 'Ta zein dia 'ta, karri 'ute praktikante txar, mierda bat zen! Hoaxe sango yot nik holokuri! 'Ta ze ingo 'ta indiziyua jarri 'yo 'ta, geldittu umia!
- Ai ama!
- Ongi heldu zena! Jibatu ziyon ikaarri, jibatu iñon! Bu! Gu asko behintzat, marruez geldittu giñan hoa eamanta.
- Geo eaman in ber!
- Heriyuna eaman ber! Zuk ba al dakizu, kupetatikan burniyakin kendu 'men ziyoten tirata! Handikan heldu 'ta ibilliya!
- Earra pasa zun!
- Arront mutiko erra zen gizajua 'ta! Beti arront mattia dut! Oaiñ 'e hala dut!
- Karo, zarrena beti...
- Zarrena... Biño denak matte nik, nik denak! 'Ta haik 'e bai izeba! Ikaarri maitte izaten naute!
- Erra da hoi, e! Frantxixka!
- Bai, bai. Denak matte.
- Izeba ikusteko zaletuk eoten dia haik denak!
- Ama normala izaten da, biño izeba ez da hain errexa izaten. Hoi da zaindu 'ttuzulako zuk!
- Hoixe, nik, ongi, ongi iñ gaiña! Ez sekula, ipurdiko bat man gabia dia haik, izeban partetik! Sekula nik haik jo.
Itxura txar bat eakutsi ez 'ta, ahaleiñ, ahaleiñ guziya ongi iñ 'ta, horrek asko san nahi izaten du!
- Oaiñ bueltin.