Makina bat haur hazia

Nor Andalurria Urrutia, Anttoni
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-084
Pasartea 0:01:15 - 0:02:20 (1' 05'')
Laburpena Anttoni Tolareko neskamea da. Bertako bi belaunaldi berarekin haziak dira. Beti maite izan ditu haurrak. Bere ahizpak ere laguntzen zion.

Transkribapena

-Toki batin 'ta bestin 'ta bestin 'ta ume asko hazi ttuzula zuk.
-Bai, haik bai. Mutxo. Bai, bai, asko, asko. Ume asko. Ume asko hazi. Beti umik maitte.
Beti umik maitte, Jesus! Gue Texak saten du, oaiñ 'e saten du harek. Zea iandero-iandero betzitako meza eamaten 'men zittula bi mutiko.
Texak Inazio 'ta Joxemai izango zittun. Eta dotore eamaten 'men zittula san zin, dotore eamaten 'men zittula! Zea zapatak ez dait nolakuk miño, ispillun bezela kusten zittun bi barriyuk (?) zapatak.
Eta belaun azpiko galtzerdiyak eta txaketa. Eta ni arropa hoik denak, puska hoik denak pronto-pronto jarri launtin. Texa iande goizin torri Tolarea, iande goizin torri Tolarea.
Eta umi hoik jantzi beak haik eta betzitako meza eamaten 'men zittun. Biño aski dotore bai noski! Ui, Jesus, Jesus, Jesus! Umikin, beti umik maitte. Beti umik besun.