Kaleko dendak: plaza eta Mendiburu kalekoak

Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-080
Pasartea 0:18:53 - 0:21:44 (2' 51'')
Laburpena Xabalen taberna zegoen: Fonda. Eta behean, sagardotegia. Botikariak denetik zuen. Mendiburu kalean: dendak, aroztegia, harategiak, arrandegia, tabernak, zapateroa...

Transkribapena

-A! Geo behintzat gue itxetik beitti. A, zea zen Xabaleku hortan taberna zen. Taberna zen. Fonda. Bian sagardotegiya 're izaten zen. Fondan bian sagardotegiya. Geo beitti jon 'ta zen botikaiyua. Lengo botikaiyo zarra.
Bi ura dena bat zen, dena botika 'ta zea bazar bat bezela zen hura.
-Etxe berriya itten ai dina hoi zen? Botikaiyuna?
-Ez, ez. Oan nola da zea, pelukiya?
Hoi da. Botikana hoi zen. Hoi zen botika 'ta bazarbat bezela zen hoi dena. 'O korte ingles bezela 'o holako, denetik bazen! Tela 'ta denetik! Jostailluk 'ta, denetik bazen!
'Ta geo handik goitti torri, 'ta bueno. Bai, handik goitti torri 'ta zen Mendiburu kalia. Oan denda nola dute zeak?
-Bai, Dibinak.
-Dibina 'ta hoik. Han 'e denda zen, han 'e denda zen. Benitania guetzako. Beste aldian arotza, Ezponda, taillerra zakan. Geo, geo segida zen Xalbadora, Xalbadora denda. 'Ta geo jarri zittuzten karniziya, bueno Pepita.
Karniziya eondu zen. Zuk izautu zenun hor karniziya?
-Uste 'ut baietz. Gotzen nazela.
-Oan nola do zea? Imprenta 'o zea hoi?
-Bai, libreiya 'ro?
-Libreiya delaku hoi. Hor zun karniziya.
-Bai nik buruan dakat.
-'Ta horrea torri zen karnizira zeatikan, Bakedona nola san zu?
Han zen leno. Handikan geo hua pasa zen horrea. 'Ta geo zapaterua zen, pisua goiyan zun 'ta zapateiyan goiyan eukitzen zun pisua. Geo lokala eosi 'ta zapateiya beitti jetsi zun.
Bai 'ta geo handikan eskaillerak pasa kalea aldea 'ta zen Klaudian denda.
-Oan txokolateiya dena 'ro?
-Hoi da. Klaudian denda. Geo zen gue amonan itxian azpiyan arrandei bat.
Bueno arrandeiya, xexinak(?) euki ttuzun, karterua 're bai, geo komestiblia 're bai. 'Ta geo semik barbeiya jarri zun. 'Ta beste aillekan Joxixonia. 'Ta geo handik aurrea seittu Xepidonia. Geo gue aillekatikan Xepidonia.
-Xepidonia zer zen karniziya?
-Karniziya. 'Ta geo Julinia. Julin san zu, leno san dugu. Hua. 'Ta geo Expeantza eondu zen. 'Ta Expeantzan kantoiya jitu 'ta zen Pagolana.
-Karniziya baita 're?
-Karnizera bai. Bai, pues, asike dena ate guziyak zin denda 'ta. 'Ta geo beste ailleka san zattutena da jetsi ga honea, ez, zeara Aialdea?
-Bai.