Kaleko dendak: San Juan, plaza eta Aialde kalekoak

Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-080
Pasartea 0:15:45 - 0:17:52 (2' 07'')
Laburpena Oiartzunen, biztanle gutxiago bazen ere, orain baino denda gehiago zeuden. Oiartzungo kalean, etxe bakoitzeko komertzioren bat zegoen ia. Iturgintza, garajea, janari-dendak, oihal-dendak, txokolategia, ardandegia, sagardotegia, tabernak... Denda bakoitzak etxearen, jabearen edo ofizioaren izena hartzen zuen. Baraibarrene, Antonene, Xapaterone, Petrine, Exkerrene, Tomaxene...

Transkribapena

-Gaiñekun kale ailleka hortan ze, oain biño denda 'ta komertziyo 'ta serbiziyo gehiyo izango zin?
-Bai, bai. Nik gue kaletikan hasita bazen linterneiya zea Domingo Etxebeste.
Geo Linonia. Linonia zuk ez dakizu, ez dakit izautu zun Zulotxikiko taberna?
-Bai.
-Hua. Geo garajia.
-Bueno izautu ez nun in biño.
-Epelen garajia. Geo Baraibarrenia. Bueno ez, geo Antonenia. Hoi izautu zu? Ate guzitan. Geo Baraibarrenia. Geo estankua. Xapateronia.
Petrania. Fermiñenia. Exkerrenia. 'Ta geo Farmaziya don hortan 'e Tomaxenia. Tomaxa.
-A! Ez nun aittua hoi. 'Ta zer zun horrek denda? Janari denda
-Denda, denda! Komestiblia.
Osea, Killikupetikan hasi naz segidan aurrena zen Tomaxenia. Oain nola do zea farmaziya? Geo Xapateonia. Geo Petrania. Geo Exkerrenia. Geo Balerinia. 'Ta geo, geo zea Faustinania. Bakizu Faustina?
-Bai. Enekiyena zen.
-Hoi. 'Ta geo zen bar Maite.
-Bai.
-Bar Maite, geo hura bota 'ta in zuten itxe haundiy hoi.
-Hoi da Kutxa.
-'Ta geo handik beitti, zea aldea, bai honea aldea.
-Aialde, bai.
-Aialde aldea. Zen itxe berriy hoik biño leheno e!
Txokolateiya zen Zalakaiñenin. Geo Errandonin mertzeiya bazen. Mertzeiya zen. Geo Errandonea, ogiya, ardua. Geo hankamotxenia. Han 'e taberna zen. Bai taberna zen han 'e. 'Ta geo Mantsarda ez dakit bakizun zein den.
-Bai.
-Mantsarda. Pues harek, jakiña, urte guziyan ez biño han sagardotegiya izaten zen, azpiyan. Bai bai, hoi dena. Hortik beitti ya ez, hortik beitti ya kalia ez zen itxeikan.