Eraikuntzaren krisia

Nor Harregi Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-079
Pasartea 1:00:00 - 1:02:27 (2' 27'')
Laburpena Kontratistak pobreen kontura aberastu direla dio Xabierrek. Asko eraiki da, eta, azkenean, lehertu egin da: baina ez Gobernuak neurriak hartu dituelako, baizik eta merkatuak berak goia jo duelako. Bankuetako interesak igo direnean igarri da.

Transkribapena

- Biño eskandalo bat izandu da hau! Eskandalo bat! 'Ta tristia netzako izandu da, tristia ez? Beák aberastu dila pobrin kontura! Pobrik honeaiño utzi, e, pobrik lepotik utzi denak 'ta... Nik eskutan pasa 'ut kontratista, eskutan 'ta nik badakit zembat milloi iñ 'ttuzten, zembat milloiy
iñ 'ttuzten, biño eskrupuloik gabe! Eskrupuloik gabe!
- Behiñ 'e gastatuko ez 'ttutenak.
- Ez, ez, ez. Ez, ez, hoiy hola da. Hoi hola da.
- Bai, bai, hala ber du, haimbeste salduta!
- Bai, bai, bai.
- Gastua 're izango 'ute, miñon...
- Itxe batekin doblatu (...) Zui kobratzen bazattuzte eondu din bezela cincuenta sesenta millones, pues hogeita hamarrekin itten zuten etxia! 'Ta beste dena al saco! 'Ta beák jakiña diru beltza eskatze 'ute! Karo, komeni 'yote, komeni 'yote. Biño hoi...
- Zakua gehiyegi estutu dute 'ta...
- Bai, bai, bai, bai. Bazen ordua e! Bueno ez da hau estutu gobiernotikan e!
- Ez.
- Merkatua bea zeatu da, saturatu in da.
- Hoi da.
- Saturatu in da, gobiernotik ez da torri hau. Hau ya in da itto 'ta jendik 'e ezin du 'ta geo iyo dinin zeak, interesak 'ta iyo dinin...
- Karo ze len hain interes bajukin hipoteka 'ta erraxo eskatu 'ta itten zuten...
- 'Ta geo bi laun lanin 'ta pues bueno batenakin segi, patuz 'ta gaiñekun...
- Biño zembat diro bi laun lanin...
- Bai, hoi da.
- 'Ta gurasuk 'e abalatuk eta...
- Bai, bai, bai, bai. Bai, bai 'ta askotan bankua eziñ ailletu 'ta kendu 'ta, itxia kendu 'ta bankui ez 'yo interesatzen hoi. Harek zertako 'ttu itxiak?
- Karo.
- Ez, ez harrei...
- Karo eske banku beák 'e ya hasiyak zin nola hala ez ematen, e!
- Bai, bai, bai, bai.
- Len eoziñ mouta maten zuten....
- Ikusten ai zin 'ta! Biño hoiy handik etorri da, e! Amerikatik etorri da e! Han hasi dia!
- A!
- Han hasi da krisisa 'ta geo hoi dena...
- Handik.
- Bai, bai, handik zabaldu da hoi dena e! Han jende askok kredituk aterik eta eziñ ailletu 'ta banko guziyak krak itten ai zinak.
- Zuk san 'zuna, ze in ber dute haimbeste itxekin?
- Hoi klaro, klaro!
- Bankuk dirua ber du!
- Dirua, ez, ez, ez, ez. Ez, ez, 'ta gaiña bankuk abalatua baldin bau 'o man bau kreditua berrogeita hamar milloi 'ta oan joten da itxia saltzea 'ta ez du baliyo berrogeita hamar milloi...