Igandeetan: meza eta enkarguak

Nor Harreguy Agirrezabala, Xabier
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-079
Pasartea 0:22:30 - 0:23:50 (1' 20'')
Laburpena Igandeetan, dendak eta tabernak irekita egoten ziren. Baserritarrak orduan etortzen ziren kalera, goizeko 6etako mezara, eta orduan aprobetxatzen zuten enkarguak egiteko. Goizeko 6etako mezan ez zen orratzik sartzeko tokirik ere izaten. Txikierditik eta Gurutzetik kamioietan etortzen zen jendea.

Transkribapena

- Baserritarrak iandetan aprobetxatuko zun inkargo guziyak 'ta itteko.
- Hoi da, hoi da.
- Denda guziyak 'ta erekiyak eoten 'men zin, ez?
- Dena erekiya, dena. Tabernak goizin erekitzen zin bostetako. 'Ta guk 'e barbeiya bostetako erekiya eukitzen genun. Ate joka kan kan kan 'ta urrutikuk aurrena, Larrazaaletik eta. Haik aurrena. Jakiña nik ez dakit noiz erretiratzen zin 'ta haik lendabizi. Haik seitako mezeta, illia moztu,
bizarra moztu 'ta gosai txikiya iñ 'ta mezeta. 'Ta geo itxea joteko presik ez zuten izaten askok ez. Jakiña ordun (jendia)... Biño goizin torri eliza. Goizin seitako mezetan ez zen tokiyik izaten ezta orratz bat sartzeko 're. Ez zen izaten tokiyikan. Ni 're seitako mezeta joten nitzan 'ta
geo atta betzitakoa 'o hamarretakoa 'o moldatzen zenian 'ta txandatuz. Biño jendia ordun eliza! Kamionak Txikierditik eta Gurutzetik eta kamionin jendia. Kamiona kargatu 'ta...Bai, jendik uaiñ biño arrakasta gehiyo zun elizak ordun!
- Hautsa gutxi zun ordun, armiarma sariak 'e...
- Bueno bueno.
- Jo!
- Elizan ordun (joerik hartzen). Aste Santuk eta bueno!
- Bai.
- Gaur eliza jendia joten da entierrota. Gaiñontzin elizak hustu dia. Hustu dia erabat.
- Bai, 'ta joten dena jende zarra.
- Jende zarrra, bai, bai, bai.
- Gaztia gutxi.
- Bai, bai 'ta...
- Zerbatte in berko 'ute 'o...
- Intierrua baldin bada gaztia, be ezauna 'ta...