Arano

Primary tabs

Nor Almandoz Huitzi, Gregori; Irastortza Mitxelena, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-077
Pasartea 0:18:16 - 0:20:19 (2' 03'')
Laburpena Gregori Aranokoa da. Hauek Hernanira dute joera. Goizueta-Hernani egiten duen autobusa hartzen zuten: korreua. Jai arratsaldeetan dantza izaten zuten Aranon. Faten.

Transkribapena

-'Ta zuek noa zenuten joera Aranotikan?
-Guk Aranotik Hernanira, Hernani 'ta, bai Hernanira jenealian. Tortzen giñan, klaro ez zon ordun, Korreua izaten zen. 'Ta hiru kilometro Aranotik bajatu biar giñun autobusa hoi hartzeko.
'Ta geo hortik Hernanira fan edo Donostira faten bagiñan 'e han izeba 'ta bagenittun 'ta.
-Bai, Aranokuak Goizutako korreua,Goizutako korreua hartzen zuten Aranokuak.
-Bai, eta geo han izeban itxea 'ta faten giñan eta han bazkaldu euna pasa 'ta tortzen giñan.
-Berriz.
-'Ta hola. Hango zea jaiyian izaten zen mutil soltero batek soiñua jotzen zun 'ta dantza izaten genun. 'Ta dantza jaiyero atxaldian dantza izaten genun.
Zea 'ta dantzan ibiltzen giñan 'ta ya gue zea huratxe izaten zen.
-Biño hoi non Aranon bertan?
-Aranon bertan.
-'Ta zu hara joten ziñan?
-Bai.
-Bai biño hau iyandian bai. Beno hau fan biño.
-E?
-Hau fateko uste 'ut soiñu jotzaile hura geldittua izango zen zu fateko, Anastasio izena zun. Eta.
-Zein? Anastasio?
-Geo gu atetzen giñan, karo. Hau hemendik faten zen Oiyartzundik 'o Larrazaltik 'ta ni.
-Anastasio san zu? Anastasio saten zu?
-Ez.
-Soiñu jotzaillia?
-Soiñu jotzaillia bai.
-Biño Anastasio?
-Hura, hura, gu nobiyo itteko bukatua izango zen. Noski! Eta geo itten genun, esto, hoi da. Ze saten ai...
-Harrek bukatu.
-Harrek ba al dakizu non ikasi zun soiñua jotzen? Iruiñarreko Maunel...
-Ez harei, soiñu jotzailliai ez kasoik iñ, ez nin esan bihar hoi.
-Irunddarreneko Manuel izautuko zenun ba?
-Ez, honek ez!
-Soiñu jotzaillia.
-Ez nun izautu, biño hemen jotzen zun?
-Bai.
-Biño soiñu jotzen aitzen zena!
-Itxian, itxeko balkoitik.
-Horrekin ikasi zun Aranoku harrek. Aranoku harrek.