Gerraren ondoren, jakia kendu

Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-074
Pasartea 0:25:20 - 0:26:40 (1' 20'')
Laburpena Soldaduei jaten emateko kenduko zuten jana. Ogia kontrabandoan ekartzen zen. Gero, errotak ireki zituzten eta nahiko talo jaten zuten.

Transkribapena

- Hoixe!
- Razionamentoko...
- Soldauk jaten emateko 'ta eamaten zittuzten illarrak eta. Nei hala iruitzen nau. Babarruna 'ta hoik...
- Beák repartua.
- Beák jan nahikua 'ta bestiak (...)
- Bai, hoiy gehiyo ingo zuten bai. Lendabizi beák (...)
- Soldadui jaten emateko?
- Baita 're.
- Soldadui jaten emateko 'ta eamango zittuzten. Hombeste soldado 'ta!
- Ogiya 're... Ogiya 're kartzen zuten nombatte Napar aldetikan...
- Aittu, biño kontrabandun ogiya kartzen zen, e!
- Bai.
- Hoixe kartzen zela! Jendik eosten zuten, behintzat!
- Bai, bai. Bai, bai, iriña 'ta ogiya, biyek ekartzen 'men zin bai.
- Bai. 'Ta guk beti... A...! Geo geo klaro, ogiyik (ez zen 'zaten) biño geo errotak ereki zittuzten 'ta...
- Bai, errotak ereki zinian 'ta ya...
- (...) Hortan itten genun 'ta yasta. Hoixe, nahiko talua.
- Almazenetako potaje (...)
- 'Ta zuk san 'zuna baserrikuk hokiyo, biño kalekuk gose gehiyo pasako zuten!
- E?
- Bai.
- Baserrikuk hokiyo kalekuk biño.
- Gu hobeto. Bai.
- Bai, bai.
- Gu askoz hobeto.
- Bai. Hobeto.
- Hobekiyo bai. Gu hobekiyo. Kaletarrak gaixuak ahal zutena.
- Karo.
- (Gaiña) izango zin pasa zutenak gosia! Hoixe.
- Ze razionamentukin 'e ez zen...