Baserriko lanabesak, bazka eta iratzea

Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-073
Pasartea 0:07:50 - 0:10:40 (2' 50'')
Laburpena Lanabesen izenak herritik herrira aldatzen dira: atxarraztalua Oiartzunen, gozpala Lezon. Sardea, kakua, gozpikua... Lehen pentsoa etxean egiten zen: erremolatxa, pagotxa... Araneko iratzelekuak: Paularren eta Pikoketan.

Transkribapena

- Hoiyek asko galdu, ez dia ikusten eta erramintak eta!
- Hoi da, hoi da
- Geo erramintai 're Lezotikan honea ere difente, altxarraztalua?
- Hemen esaten zaio berriz gozpala. Gootzetako pala esan nahi du gozpala.'Ta hemen berriz altxarraztalua.
- Erramintai asko esaten zaio hola diferente izena.
- 'Ta zalarduai?
- Hoixe da ba dena , batzuk zalardua bestiak
- Batzuk zalardua bestik altxarraztalua
- Guk berriz,han berriz gozpala.
- Gauza berai hiru izen
- Bai , bai. Herri batetik bestea e!
- 'Ta Goierri aldi hortan 'ta usteut sardia esaten zaiola baitare.
- Guk berriz xardia, saten zaio bi egurreko kier luze bati
-A, mj
- Kaku.
-Kakua ez kakua 'ta xardia diferentik dia e?
- Bai, bai, bai.
- Kakua da hola geziyak harrapatzeko adaska bat jartzeko 'ta izaten zen. 'Ta xardia berriz bi adarrekin eozer gauzai heldu 'ta altxatzeko 'o botazeko o'
- Hola
- Hola. 'Ta hako atxarraztalua altxarraztalua bezela miño doblatua izaten dena gorotza atetzeko 'ta hoi?
hoi ez al da ka
- Ozpikua?
- Gozpikua bai (...)
- Pilla erra, oañ hoik. (...) denak, kkaro baserriya e' gutxiyo,
- Gutxiyo 'ta erramintak e' gutxiyo ibili 'ta,
- Karo
- Diferente da,
- Karo dena modernizatu in da 'ta
- Oañ dena telebisiyoko kontuak eta internetekuak eta hola erraminta hoik dakizkiye ongi.
- Bai, bai oan beste erramientak, karo difentik, hoi da.
- 'Ta len saten hasiyak ziñazten 'ta len lan geyo oan dena pentsua 'ta da miño len anako erremolatxa 'ta pautxa 'ta oi denak iñ itten zin
-Hoixe klaro, itaiyakin moztu
- Lurra prepaatu 'ta ereñi ta jorratu 'ta pauxa e z zen jasotzen miño beste zea hoik bai, erremolatxa 'ta arbia 'ta
- Pauxa moztu gio
- Geo moztu pauxa 'ta
- Ebaki batzuk in bihatzetan itayakin 'ta, hola
- Klaro difentzi earra.
- 'ta iatzikin 'ta 're bai lan pilla erra, non zenittuzten zuek iatzik?
- Iratzik? Ergoinen 'ta Pikoketa allekan
- Paularre ba al dakizu non den Paularre?
- Bai, han Paularren zenittuzten?
-Guk han genun mendiya, bai aspaldi. Bestia pikoketan
- Pikoketako azpiko aldin o' hor nomatte eztakit non