Gaztetan non ibiltzen ziren

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-071
Pasartea 0:35:50 - 0:36:45 (0' 55'')
Laburpena Gaztetan Altzibar eta Txikierdiko bileretara joaten ziren gehienetan. Tarteka Errenteriara edo Donostiara. Zirkoa ikustera Amarara eta euskal bilerak egiten zirenean zezen-plazara.

Transkribapena

-Gu zeara, gu, nik launa Menditxukua(?) 'o zea dut eunero atetzen gana 'ta hoik Irungo 'ta Hondarrabiko jende guziya izautze 'ute. 'Ta guk berriz, nik ez dut iñor izautzen.
Guk ez genun joerik Irunea, urtian behin 'o joten bagiñan. Oaiñ Altzibarrea 'o Txikierdira hortikan aparte Errenteira 'o Donostira.
'O zirko bat etortzen baldin bazen nik zirkoikan ez nun ikusi gabe uzten. Donostira Amara etortzen zien normalian eta hoik ikustea.
Plaza torosetan zeak zinian, Euskal billerak itten zunian funtziyo oso politta itten zun Corpus Christi egunian itten zun normalian.
Hua 're bai beti ikusten genun. Korridan bat 'o beste 're bai. Bombero toreruak. Enfin. Biño zeako honeako, Irun Hondarbirako zeik ez.