Baserri askotan egiten zen sagardoa

Nor Isasa Iartzabal, Jexux
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-068
Pasartea 0:19:20 - 0:22:00 (2' 40'')
Laburpena

Xixeroa pasatzen zen zerga kobratzera. Behin, xixeroak hala esan zion Jesusen aitari: egun hartan -egun berean hasten ziren sagardotegi guztiak- 66 baserritan hasi zirela sagardoa ematen. Tolare asko zeuden. Dena eskuz egiten zen garai batean. Iyerokuak izango ziren lehendabizikoetakoak motorra sartu zutenak. Isastin bi ardatzeko tolarea zen. Mokoi.

Transkribapena

- Lenotik ez dakit, biño hoiy ez dute sekula attatu.
- Ordun litro pilla erra zea itten, banatzen zenuten!
- Asko, asko. Asko, asko. Hemen itxero saltzen zen, e! Eun batin Xixerokuk san ziyon... Xixerua bakizute zer den, zembat sartzen den... 'Ta karo impuestua patu ber baizen ordun 'e, oango moun. 'Ta tortzen zen Xixerua honea guriai neurtzea. "Zembat litro 'ttuk, hola"
'ta geo impuestuk (itten) zun papera 'ta kobratu impuestua. Geo harrek san ziyon gue atta difuntui: "Ba al dakik gaurko eunez zembat saardotei hasten din Oiyartzunen?" "Ni idea" Guriak. "Hirurogeita, hirurogeita sei baserritan uste 'ut" Saardua, egun batez hasten zin e hoi denak. Erra da, e! Zembat saardo.
- Erra da, e?
- Aber ordun zembat saardo. Saardua zen hemengo...
- Iya iya baserri guzitan...
- Dena.
- Gutxi gehiyo.
- Gutxi gehiyo beti. Batek igual eukiko zittun bi bokoiy, hiru, 'ro lau igual. Haik saltzeko, itxeako ber duna itxian 'ta hola. Denakin... Neonek 'e frankotan zeatu, izautu 'ut Oiyartzunen.
- Hoik zuk izautuko zenittun.
- Bai, franko. Biño ordun Ibarren tolarik zin, (...) tolarik... Denin tolarik zin. Katalintxon... denin, denin tolarik zin saardua itteko.
- 'Ta zuek 'e bai, izango zenuten.
- Bai. Bai, bai, guk 'e bai, hoixe. Hola. Dembo 'atin dena eskuz (...) izaten zen, txikitu 'ta dena. Guk ez, nik ez nun izautu.
- Ez, e?
- Ez. (...)
- Ez, e? Modernuk ordun.
- Bai.
- Beno klaro, asko 're itten zenuten 'ta!
- Asko itten genun.
- Ze izango ziñazten zuek, lendaizikotakuk hola mekanizatua 'ro sartu zenutela?
- Motorra? Bai. Motorrak eta nik hala izautu nittun. Izautu nittun. Nik 'e larogei urte battut 'ta...
- 'Ta geo tolare batzuk ttikiyakuk izango zin.
- Bai.
- Batzuk bazin bi pisokuk eta 'ro, ez?
- Bai. Bi ardatzekuk eta. Isastin hala zen, bi ardatzekua.
- Joe.
- Geo hor ardatza haik zean, Erretin. Erretik eosi zittun. Han utzi...