Konfesioak

Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-064
Pasartea 0:31:20 - 0:35:00 (3' 40'')
Laburpena Konfesio kontuak. Apaizek matrimonioaren bete-beharrak ongi egiten ziren galdetzen zuten garai batean. Baraua ez hausteko aurpegia garbitzeko beldurrez ibiltzen ziren. Gauzak aldatu dira eta horrela hobeto, dio Inaxik.

Transkribapena

- Bai, e? Xixatuko 'zu? Urtitako kontua da. Ni Zamoko koiñatakin konfesatzea jon 'ta dena egiya san ber zenun konfesatzen matrimoniyoko kontua, dena egiya. Hoik ze kristotako jakin ber 'ute matrimoniyoko kontua! 'Ta hor san 'yo harrek ez dula dena ber den bezela itten!
Baita absoluziyoik man gabe biali. Atea 'ta marru 'ta marru 'ta... "Zer 'zu marru itteko?" 'Ta "Ez nau absoluziyoik eman, pekatuan naola san nau, ez dutela ber den bezela itten matrimoniyun 'ta pekatuan nagola 'ta ez naula mango" "Zer?" Marru 'ta marru. San niyon: "Beitu Margari,"
Ni konfesatu berra nitzan, harren atzekaldetik in berra 'ta ne artin "kostako ziok ba erki neria aitzia! Ezta pentsatu 're gaiña, ez du jakingo nereikan!" San niyon "Beitu, ez 'zazula nearrik iñ, gozen bazu Errentira Kaputxinota. Zuk gauza bera san 'zazu Kaputxinotan 'ta aber ze pasten den, han ikusko dugu!".
Errentiko Kaputxinota jon, hor bezela-bezelaxe frailliaiy zeatu 'ta a comulgar. Zuk uste 'zu deretxua badola hortako? 'Ta oaiñ zembat kristo apaiz ai dia atetzen beák gauza hoiy iña? Zembat ai dia?
- 'Ta ezkondu 'ta geo 're zue gizonakin ze itten zenun 'e galdetzen zuten?
- Bai.
- Nobiyo garaitan bakarrik ez?
- Ez, ez, ez, ez. Ezkondu 'ta geo galdetzen zuten zembat aldiz... Matrimoniyua ber zen bezela itten al zun. Nola sango zattut, (...) itten zenun 'o nola itten zenun. Ber zen bezela itten zenun o si no por martingala.
- Bai, bai bai.
- Ezkondu 'ta geo galdetzen zun.
- Ezkondu 'ta geo 're bai, e?
- Bai, bai, bai, bai! Bai, bai! 'Ta horrek bi seme zittun 'ta horrek egiya san. Ezetz, bi seme izan zittula 'ta ez zula gehiyon berrikan 'ta ez zula ber zen bezela egitten. Pues ordun ez ziyola absoluziyoik emango. Pekatun zeola 'ta ez ziyola absoluziyoik emango. 'Ta atea zen 'ta marruez.
San niyon: "Zer 'zu marru itteko?" 'Ta "hola 'ta hola san nau 'ta ez naula absoluziyoik emango 'ta ezin dut komulgatzea jon" 'Ta san niyon: "Ez 'zazula nearrik iñ. Guazen Kaputxinota, nik launduko zattut." 'Ta efektibamente, jon giñan, autobusa hartuta Kaputxinota jon giñan, gauz berak esan 'ta komulgatzea.
- Geo nola xinistuko zeniyon hoiy?
- Eske hoi da. Eske hoi da! Problemak hoik dia mundu hontan, hoik dia. 'Ta oain zer dago? Libertade guziya, dena dago. Dena! 'Ta oaiñ ez da pekatuikan. Gue amona difuntak itten zuna:
Bezpean arpeiyak eta garbittu, denak eta ohira. 'Ta hurrungo eunian komulgatzea joteko, toailla busti, makarrak kendu, ez ezpaiñik busti, 'ta ez ezer komulgatzea. ¡Qué pasa! 'Ta oaiñ, bazkaldu 'ta geo komulgatzea igual. Goizin gosalduta komulgatzea, ni holaxe joten naz esnia hartuta,
ez dut bate gezurrik sango, esnia hartuta. Nik saten dut, ez al da lengo Jangoikua? Zeiñek pasa jarri 'ttu gauza hoik? Harrek ez, hemenguk, hemenguk.
- Karo.
- Bada pekatuik gauz horrekin? Ni hola nago, balantzan. Balantzan nago ni. Egiya, hoi denak egiyak dia. Hoi denak egiyak dia.
- 'Ta aindu apaizak, ez? Alkatik biño gehiyo.
- Bai, alkatik biño gehiyo.
- Y galdu 'ia hemengo izatik. Galdu 'ia.
- Biño apaiz batei ze kristo importa zaiyo matrimoniyun ze itten dun. Ni horta nijua. Ze importa zaiyo harrei itten baldin badu, ez baldin badu, lau aldiz itten badu, zortzi aldiz itten baldin bau harrei ze importa zaiyo! Absoluziyoik mango gabe uzteko. Ez dakit, ez dut kompreintzen.
- Entetu erki 'ta gaiña kastigua jarri.
- Hoi da.