Azienda pallakatu

Primary tabs

Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-064
Pasartea 0:00:00 - 0:01:45 (1' 45'')
Laburpena Azienda gobernatzea ez zen jaten ematea bakarrik: garbitu ere egin behar izaten zen. Eskuilarekin garbitu ondoren, animalia goxatu egiten zen, pallakatu, eta animaliak eskertu egiten zuen.

Transkribapena

- 'Ta ze san tzu, zea e azienda gobernatzen ai zilik zerbatte hitza san tzu enula nik behiñe aittua?
- Azienda gobernatzen ai zela, zepillua pasa!
- A, zepillua pasa
- Zepillua pasa, bai, zepillua pasten geniyon aziendai.
- Pallakatu 'ro ze san tzu?
- Pallakatu, geo pallakatu! Garbittuta jartzen zenun denboan pallakatu 'ta gio hitzein, beyakin hitzein 'ta holako kontuk!
- Pallakatu zerrei saten yozu?
- Pallakatu, pos, bea, bea goxatu beya! Kentzenkatzun denboan zepillukin kentzenkatzun denboan hauts guziyak eta zea guziyak kentzian,
pos, pallakatu itten zu beya 'ta, arpei hartzen zu, muturra 'ro arpeiya 'ro, adarretatik eta pallakatzen zu pixkat, beak ondotik itten zattu: mau... berriz itteko! Itten zattu beak!
'Ta hoi da gozada bat! Deittu itten zattu beak, juteko berriro beana, geo.
- Karo, karo. Animaliyak eskertu itten!
- Animaliyak eskertu itten du!
- Lan politta
- Eskertu itten zatttu animaliyak, hoi da.
- Izaten zen aparato bat, hortzakin, zeraten hortza bezela. 'Ta lenbizi itten zen hua pasa, 'ta geo zepillua gaintikan.
- 'Ta harrekin ze itten zen?
- Harrek itten zun hango barrengo hauts hura dena arrotzen zun zea horrek arrospa horrek, 'ta geo gaintikan zepilluakin.
- Igual igual da! txakur bat hartzen zu, 'ta txakur bat garbitzen zu 'ta pallakaten zu 'ta bakizu beak ze zeak ittenzkizun, txakurrak, ze zeak. Berdin berdin da aziendakin e'. Igual igual
- Oañ aziendik ez du iñork e' garbitzen e! Azpiyik e' ez! Garai batin iratzeik ekarri gabe geatzen baldin baziñan pekatua! Oañ iñorkez du kartzen , oan ez du iñork kartzen!
- Karo barrenin eoten zin len 'ta zikindu 're geyo!
-Zikindu geyo itten zin, bai.
- Zikindu